argia.eus
INPRIMATU
Gasbidearentzako Pirinioetako konexioa lortu nahian bilduko da Alemaniako kantziler Olaf Scholzekin Pedro Sánchez Espainiako presidentea
  • Tartean, Frantziako Estatuko presidente Emmanuel Macronen babesaren bila dabiltza bai Sánchez eta Scholz, baina oraingoz gasbidearen aurka kokatzen da.

Maddi Viana Zubimendi @maddi76_ 2022ko abuztuaren 25a
Argazkia: pxhere

Pedro Sánchez Espainiako presidentea eta Olaf Scholz Alemaniako kantzilerra Iberiar penintsula eta Alemania lotuko lituzkeen gasbide proiektuaren alde daude. Gaur egungo testuingurua dela eta, Errusiaren gasarekiko dependentzia gutxitzeko bidean ezinbesteko ikusten dute. Frantziako Estatua bidearen aurka dago ordea. Horregatik ari dira bi agintariak Emmanuel Macronen babesaren bila.

Dena dela, Pariseren baimena ez badute lortzen, Europako Batzordeak beste bide bat daukala ziurtatu du Sanchezek. Espainia Italiarekin lotuko duen beste interkonexio energetiko bat egiteko proiektua ere mahai gainean dute.