Orain dela 20 urte independentismo katalanaren kontra egindako makro operazio politiko-judizialaz mintzo da filma. 1992ko Bartzelonako Joko Olinpikoen harira burututako operazioa Baltasar Garzon epaileak agindu zuen. Ondoren dokumentalaren trailerra:
Asteburuan estreinatuko dute Oloten (Girona) dokumentala: Operació Garzón contra l'independentisme català (Garzon operazioa independentismo katalanaren kontra). Bideoan Joko Olinpikoen alderik ezkutuena erakusten da eta independentziaren kontrako operazioaren ustekabeko erasoa. Dokumentalak, ordu bete baino gutxiagoan, makro operazio guztiaren errepasoa egiten du.
Carlos Benítez kazetari eta Llibertat.cat webgune independentistako kidearen hitzetan, esperientzia pertsonalak ditu filmak ardatz, atxiloketen unean bizi izandakoek eta abarrek. Akusatuen senideen historiak ere jaso dira.
Informazio gehiago:
Garzon operazioan torturatutako independentistek epailearen aldeko kanpainari erantzun diote. (La Haine, 2012-01-31. Gaztelaniaz)
Terra Lliure mugimenduaren historia (gaztelaniazko Wikipedia)
Banco Bilbao Vizcaya Argentaria ez da Bilbokoa ezta Bizkaikoa ere, aspaldi egin zuen hegan Madrilera eta handik dirua beste aberririk ez duten nazioarteko inbestitzaileen atzaparretara. Vizcaya eta Bilbao bankuei begira jartzeak eramaten gaitu milaka eta milaka pertsonen izerdi... [+]
Pepe Rei kazetaria 73 urterekin hil da, astearte honetan, Donostian. Egin egunkariko ikerketa taldea martxan jarri eta Ardi Beltza aldizkaria sortu zuen, besteak beste. Euskal Herriko eta Espainiako estolderia politikoez, gerra zikinak ustelkeriarekin eta narkotrafikoarekin zuen... [+]
Gara egunkariak bizi duen egoeraren berri eman du asteazken honetan. Egunkariak zor bidegabe bati aurre egin behar izan dio azken 15 urteetan, Egin-ek Gizarte Segurantzan ordaintzeko zeukana agindu judizial baten bidez egunkari berriari ezarri ostean. Orain, aurreakordio batera... [+]
“Goizero-goizero amosal bonba txiki batek, 50 bat gramokoa, eztanda egiten du Euskadin: Egin egunkaria”. Hala zioen Eusko Jaurlaritzako Barne Sailburu Juan Mari Atutxak 1996an, gaur egun arte luzatu den ‘Dena da ETA’ teoriari ateak irekiz.