argia.eus
INPRIMATU
"Garraiolariek eskatu digute Supersur eraikitzeko"
  • Ireki berri duten Supersur (VSM, gaztelaniazko sigletan) errepideaz mintzo da, besteak beste, Itziar Garamendi Bizkaiko Garraio diputatua Deia egunkariak egin dion elkarrizketan. Bidesariek kamioilarien artean sortu duten haserrearen inguruko bizpahiru galdera-erantzun ekarri ditugu hona.

2011ko irailaren 13a
Itziar Garamendi.

Badirudi kamioilariei Supersur-etik joatea derrigortzen zaiela.

Hori ez da egia. Ezta ibilbide osoa egitea ere.

[A8tik baldin badoaz, Bilbotik pasatzean kamioilariek ezingo dute handik segi, eta Txorierritik ala VSMtik joan beharko dira. Bilbo paretik doan zati hori VSMtik egiteko, 3 euro baino gutxiago ordaindu beharko dituzte]

Kamioilariek balantza batean jarri beharko dituzte alternatiba bakoitzaren abantailak eta desabantailak: erregaia aurreztea, kilometro kopurua... Aukeratu egin beharko dute, VSMtik ala Txorierritik joatea.

Eman didazun erantzunaren arabera, badirudi kamioilarien kexei buruz galdetu dizudala, eta ez Ares kontseilariaren iritzi bati buruz...

Kontua da argumentu igualak dituztela, Txorierriko korridorea saturatuko dela, ibilbide osoa VSMtik egitea behartzen diegula ari baitira esaten. Baina badakite ez dela horrela. Guztiok nahiko genituzke doako autopistak, eta bidaiatzen denbora gutxiago eman, baina gauzak osotasunean ikusi behar ditugu. Kontuan izan behar da obraren inbertsioa, eta herrialdeari ekarri dizkion diru-sarrerak, lan horietan garraiolariei eman zaien lana...

Kamioilariek ordea bidesaria gogor kritikatu dute, gehiegizkoa dela iritzita.

Kamioilariek eskatu dute VSM egiteko, eurek eskatu zituzten beti saturatzen den A8 autopistarentzat alternatibak. Errepide hobeak behar zituztela esan dute, seguruagoak eta eraginkorragoak. Eta hala egin dugu.