Garraio publikoaren prekarietatea salatu dute Leioako campusean

  • Ikasleak aste osoan ari dira mobilizatzen Bizkaibusen prezioak eta Leioako Campusera iristeko garraioaren prekarietatea salatzeko. Gaur, ‘Bizkaibus ez ordaindu’ lemapean, autobusetan sartzean ordaintzeari uko egiteko deia egin dute.


2013ko maiatzaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Ertzaintza ikasleengana zuzentzen (Argazkia: leioatik.info)

Astelehenean erantzun zabala jaso zuen ekimenak, lau autobus linea osorik bete baitzituzten ordaindu gabe. Bizkaibusek gidariei campusaren kanpoaldeko biribilgune batean itxaroteko agindu zien. Errektoretzatik eskatuta Ertzaintza agertu zen, eta salaketa mehatxuak zirela eta, ekintza amaitu zuten.

Asteartean poliziaren presentzia areagotu zen, eta ikasleek errepidean protesta egin ondoren, Iñaki Goirizelaia errektoreari beraien eskakizunak azaltzera joan ziren. Alabaina, campuseko Segurtasun guardiek ez zieten sartzen utzi.

Gaur 13:00etan elkartzeko deia egin dute Mikel Laboa plazan.

Hiru egoera salatu dituzte ikasleek:

1. Autobusen prezioak altuegiak izatea, bidaiako 1,10 euro eta ikasturteko 350 euro kostua.

2. Bus aldaketak ordaindu beharra.

3. Busak jendez gainezka joatea eta segurtasun neurriak ez betetzea.

Horregatik, bus aldaketak dohainik izatea eta prezioak murriztea eskatu dute, ikasturteko 100 euroko edo bidaiako 0,30 euroko kostua izan deztean. Halaber, puntako orduetako zerbitzuak hobetzeko eta ibilgailu bakoitzean sar daitekeen pertsona kopurua gutxitzeko eskatu dute.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Garraioa
Larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun: "Trena benetako garraiobide bihurtu dadin"

AHTren kontrako eta trenaren aldeko eragileek deituta, manifestazioa egingo dute Altsasun apirilaren 20an, larunbatarekin, tren-azpiegiturak berritu eta trenen maiztasuna handitzea eskatzeko. Alternatiba bat badagoela gogorarazi dute deitzaileek eta azterketa hori aurrera... [+]


'Bidegi auzia' berriz ireki eta txosten independentea egiteko agindu du Gipuzkoako Auzitegiak

EH Bilduren helegite baten bidez, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak berriz ireki du Bidegi auziko bi kereiletako bat, AP1 autobidearen Eskoriatza-Arlaban zatiari dagokiona. Pasa den irailean Azpeitiko epaitegiak erabaki zuen kasua behin behinean artxibatzea. Orain, auzitegiak... [+]


Gaueko trenen bigarren aukera? Hegazkinaren alternatiba astiro doa

Gaueko tren bidaia arruntak desagertu egin ziren duela urte batzuk ia Europa osoan, airezko garraioaren mesedetan. Baina larrialdi klimatikoak hegazkin kutsagarriak alboratzera eraman du jende asko orain, eta ordu txikitako tren sarea berriz ere martxan jarri nahian ari dira... [+]


Iñaki Arriolak dio AHTren lanak amaituta ikusteko oraindik "urtetxo" batzuk beharko direla

Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak onartu du herritarrak "nekatuta eta haserre" daudela obren iraupenarekin. "Euskal Y" deiturikoaren hormigoizko azpiegituraren lanak 2025ean amaituko direla hitz eman du, baina gaineko egitura guztia eta hiriburuetarako... [+]


EAJk atzera egin eta Barik txartelaren deskontua mantenduko dute

Hasiera batean alderdiak garestitu egin nahi zituen Barik txartel anonimo eta aldi baterako abonuak, baina azkenean atzera egin du. Beherapena berriz otsailaren bigarren erdialdean indarrean sartuko dela aurreikusten du.


Eguneraketa berriak daude