Garoņaren Kontrako Foroa: "Adi jarraituko dugu, hau ez da amaitu"

  • Garoñako zentral nuklearra ixtea erabaki eta gero, haren eraisketa prozesu luzea –hamabost urte inguru iraun dezake– hasi behar da orain. Zentralaren jabe den Nuclenorrek du ardura lehen fasean, eta Espainiako Estatuari dagokio gainerakoa. Prozesua gardentasunez eta segurtasuna bermatuz egin dadila eskatu du Garoñaren Kontrako Foroak.

Unai Brea @unaibrea
2017ko azaroaren 14a

Eraisketaren gastuak 600 milioi eurotik gorakoak izan daitezke Garoñaren Kontrako Foroaren esanetan; horien parte handi bat diru publikoz ordainduko da. Izan ere, hasierako lanak Nuclenorrek egin eta ordaindu behar ditu (hau da, Endesak eta Iberdrolak), baina eraisketaren zatirik handiena, 450 milioi euro inguruko gastua ekar dezakeena, Enresa enpresa publikoari dagokio.

Garoñaren Kontrako Foroko Marisa Castrok ARGIAri adierazi dionez, “adi jarraituko dugu, hau ez baita amaitu”. Lehenbiziko urratsa hondakin nuklearretarako biltegia eraikitzen amaitzea da. 2015ean baimendu zuten hura egitea, eta iazko udan hasi ziren altxatzen. Mugimendu antinuklearrak protesta egin zuen orduan, helburua beste leku batzuetako hondakinak Garoñara eramatea izan zitekeelakoan. Orain, ordea, aitortzen dute biltegiaren lanak hasita egoteak azkartuko duela eraisketa. Behin amaituta, hor gordeko da gaur egun zentraleko piszinan dagoen erregai nuklearra.

Gardentasun falta

“Edozein kasutan, inoiz ez da gardentasunez eztabaidatu zer egin behar den hondakinekin”, kexu da Castro. Madrilek Estatuko zentral guztietako hondakinak jasotzeko biltegi orokor bat egin nahi izan zuen Cuencan, baina azkenean atzera egin zuen, ekologisten presioagatik besteak beste.

Marisa Castroren esanetan, Iberiar penintsulako mugimendu antinuklearra biltegi zentralizatu proiektu zehatz haren aurka jarri zen –“kokapena oso txarra zen eta prozesua ez zen garbia izan”–, baina ez dauka argi hondakin biltegi bakarra edo zentral bakoitzerako bana nahiago duen. Edozein kasutan, eztabaida garbia egin dadila eskatzen dute. “Une honetan gobernuak erabakitzen du dena, parlamentuak ere ez du esku hartzen”.

Garoñaren eraisketak iraun bitartean jarraipen zorrotza egingo dutela dio Castrok: “Ez dadila bertan hondakinik utzi aurrez eztabaidatu gabe, baita inguruko herritarrekin ere”. Horrez gain, Ebro ibaiak jasan ditzakeen kalteei adi egongo direla iragarri du Foroak. Castroren esanetan, zesio-137 isotopoaren zantzuak agertu dira ibaian. Aurkitutako kopuruak ez dira kezkatzekoak, “baina horrek ez luke hor egin behar”, argitu du militante ekologistak.   

Kanal honetan artxibatua: Garoņa

Garoņa kanaletik interesatuko zaizu...
2017-10-22 | Juan Mari Arregi
Garoņak hor segitzen du

Gasteiztik 40 kilometrora dagoen Garoñako zentral zaharkituak, 42 urteren ondoren ez du energia nuklear gehiago sortuko, Espainiako Gobernuak ixteko erabakia hartu baitu.


2017-09-15 | Hala Bedi
Araba Garoņarik Gabe, ibilbide luze baten amaiera

Urteetako borrokaren ondorioz, orain bai: behin betiko itxi dute Garoña. Erabakiaren ostean, Araba Garoñarik Gabe Plataformak amaitutzat eman du bere 15 urteko ibilbidea eta herritarren mobilizazioak goraipatu ditu, politikarien aurkako kritikekin batera. Irailaren 30ean, ospakizun festa egingo dute Gasteizen.


2017-08-30 | Arabako Alea
Kutsadura aztarna berriak azaldu dira Garoņan

Orain arte inon jasota ez zegoen isurketa baten arrastoa antzeman dute oraingoan. Maiatzean, berriz, su-itzalgailu bat erabili behar izan zuten sugarrak amatatzeko.


2017-08-01 | ARGIA
Agur Garoņa: Espainiako Gobernuak behin betiko itxi du zentral nuklearra

Behin betiko itxi du Garoñako zentral nuklearra Espainiako Gobernuak Energia, Turismo eta Agenda Digitalaren ministro Álvaro Nadalek asteartean iragarri duenez.


Espainiako Estatuko nuklear guztiak ixteko eskatuko dute Madrilen

Manifestazioa egingo dute Espainiako Estatuko zentral nuklear guztiak ixteko eskatuz ekainaren 10ean, Madrilen. 123 talde antinuklear eta ekologistak zentral nuklearren lizentziak ez berritzeko eskatuko dute.


2017-04-27 | Unai Brea
"Endesa eta Iberdrola gure bizitzekin jolasean ari dira Gobernuarekin negoziatzen duten bitartean"

Garoñaren Kontrako Foroak gogor kritikatu du Nuclenorren Administrazio Kontseiluak Garoñako zentral nuklearraren berrirekiera eskatzeko erabakiari eutsi izana. Enpresaren bazkideetako batek, Iberdrolak, beste bazkideari (Endesa) adierazi dio zentrala berpizteari uko egin beharko lioketela, ekonomikoki bideraezina izateagatik.


2017-04-27 | Unai Brea
Garoņaren etorkizunaz adostasunik ez Nuclenorreko bazkideen artean

Apirilaren 26ko bilerak ez du ezer argitu: Garoñaren jabe den Nuclenor enpresako bi bazkideek, Iberdrolak eta Endesak, ez dute lortu zentral nuklearrarekin egin beharrekoaz ados jartzea.


2017-04-26 | Unai Brea
Zer egingo du Nuclenorrek Garoņarekin?

Garoñaren jabe den Nuclenor enpresako bi bazkideek, Endesak eta Iberdrolak, zentral nuklearraren etorkizunaz hitz egiteko bildu dira asteazken arratsaldean. Goizean, Endesako presidente Borja Pradok akziodunen aurrean adierazi du –noiz eta Txernobyleko istripuaren 31. urteurrenean– enpresak ez duela erabakirik hartu oraindik, eta ez diola Garoña berriro irekitzeari uko egiten oraingoz.


2017-03-28 | Unai Brea
Garoņa itxita, besteak zabalik

Joan den larunbatean azalean zekarren El Correo-k: Nuclenorrek aitortu du Garoña berriro martxan ipintzea ekonomikoki bideraezina dela. Vocento taldeko egunkariek jaso dutenez, zentral nuklearraren jabeengandik oso hurbileko iturriek baieztatu diete Nuclenor –erdibana Endesak eta Iberdrolak osatua– ez legokeela prest Garoña berriz pizteko beharko  lituzkeen 205 milioiak gastatzeko. Horietatik, 170 inguru Espainiako Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak (CSN)... [+]


2017-03-27 | ARGIA
Iberdrolako lasterketa eten zuten Garoņaren aurkako aktibistek

Larunbatean Iberdrolak Bilbon antolatutako lasterketa eten zuten Garoñako zentral nuklearraren aurkako aktibistek. Garoñaren aurkako forokoek idazki ironiko hau argitaratu dute etena azalduz.


Eguneraketa berriak daude