Garoñaren itxieraren alde, PP gabe

  • Garoñako zentral nuklearra itxi eta eraistearen aldeko manifestazioa egin zuten Gasteizen larunbatean, PSE, EAJ eta Bilduren babesarekin. Udaletxearen ekimena izanagatik, Javier Maroto Gasteizko alkatea ez zen bertan izan, eta PPk ez zuen sinatu gainontzeko indar politiko guztiek adostutako manifestua.


2013ko irailaren 23an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Milatik gora lagunek aldarrikatu zuten zentralaren behin-betiko itxiera, Batzorde Sozialeko ordezkariek gidatzen zuten manifestazioari segika. Bertan izan ziren Ramón Jauregi (PSE), Rafa Larreina (Amaiur) eta Pilar García de Salazar (EAJ), besteak beste.

Berrirekitzea gertuago

Arabako PPren jarrerak lotura zuzena izan dezake Espainiako Gobernuaren azken erabakiekin. Rajoyk zuzendutako Gobernuak ustiapen nuklearrari eragiten dioten zergak aldatzea proposatu du berriki. Politika fiskal berriarekin, Garoña orain arte kudeatu duen Nuclenor enpresak 150 miloi euro gutxiago ordaindu beharko lituzke. Diru kantitate hori ordaindu behar ez izateak zentralaren irekiera ahalbidetuko luke. Izan ere, Garoñaren behin-behineko itxieraren zergatia ekonomikoa da, ez ekologikoa.

Kike Fernandez de Pinedo EH Bilduko kideak Gobernuaren jarrera salatu du. “Lotsagarria da Nuclenorri 150 miloi euro barkatzea”. Dioenez, PPk manifestazioan parte hartu ez izana, beren jarreraren erakusgarri da. “Benetan Garoñaren kontra badaude, itxiera eta eraisketa aldarrikatu behar lukete, baina pausoa eman behar zenean, atzera egin dute”.

Iritzi berekoa da Patxi Lazcoz PSEko kidea. “Argi geratu da Arabako PPk orain arte Garoñaren inguruan esandakoak marketin politiko hutsa izan direla”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Garoña
Enpresa publikoak eraitsiko du Garoña, 40 urtez Iberdrola eta Endesak ustiatu ondoren

Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]


Garoña eraisteko baimena eman du Espainiako Gobernuak

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa (MITECO) izan da zental nuklearra eraisteko baimena eman duena. Horri esker, Enresaren enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna.


2022-12-19 | Hala Bedi
Garoñaren desegitea 2023ko ekainean hasiko da

Ekainean hasi eta hamar urte inguru luzatuko dira Garoñako zentral nuklearra desegiteko lanak. Bi fasetan egingo dira, erreaktorea desegin aurretik igerilekuak husteko. Hondakinen %15 zentralean bertan geratuko da.


2021-11-26 | Hala Bedi
Eguzkik alegazioak aurkeztu ditu Garoñaren desegitea "segurua eta gardena" izan dadin

Ascoko zentral nuklearrean izandako istripu hilgarriaren biharamunean, Eguzki talde ekologistak salatu du Garoña desegiteko Espainiako Estuak martxoan aurkeztutako desegite proiektuak ez zituen jasotzen "ez neurririk, ez segurtasun-arriskurik, ez esperientziarik... [+]


2021-11-25 | Leire Artola Arin
Langile bat hil eta beste hiru zauritu dira Tarragonako zentral nuklear batean

Segurtasun iturrien arabera, karbono dioxido isuri batengatik gertatu da Ascoko istripua, ez "jarduera erradiologikoagatik". Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak ohartarazi du zentral horietan “beste ezeren gainetik, lehentasun nagusia” izan behar... [+]


Eguneraketa berriak daude