Garoñako zentrala behin betiko ixteko eskatu du Eusko Legebiltzarrak

  • Eusko Legebiltzarrak Santa Maria de Garoñako (Burgos, Espainia) zentral nuklearra 2013rako behin betiko ixteko eskatu dio Espainiako Gobernuari. Alderdi guztiek egin dute bat eskaerarekin, PPk eta UPyDk izan ezik. Legebiltzarrak zentralaren segurtasun eza nabarmendu du.


2012ko maiatzaren 18an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
1971n zabaldu zuten Garoñako zentral nuklearra.

2009an, Espainiako Gobernuak (PSOE) Garoñako zentrala 2013an ixtea erabaki zuen, baina PPk itxiera atzeratu nahi du. Nuclenor-ek, zentralaren jabeak, irailaren 6a baino lehen egin beharko du martxan jarraitu ahal izateko baimen eskaera. Onartuz gero, 2019ra arte zabalik egon daiteke Garoña. Data hori jarri du itxiera-muga bezala Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Garoña
Enpresa publikoak eraitsiko du Garoña, 40 urtez Iberdrola eta Endesak ustiatu ondoren

Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]


Garoña eraisteko baimena eman du Espainiako Gobernuak

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa (MITECO) izan da zental nuklearra eraisteko baimena eman duena. Horri esker, Enresaren enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna.


2022-12-19 | Hala Bedi
Garoñaren desegitea 2023ko ekainean hasiko da

Ekainean hasi eta hamar urte inguru luzatuko dira Garoñako zentral nuklearra desegiteko lanak. Bi fasetan egingo dira, erreaktorea desegin aurretik igerilekuak husteko. Hondakinen %15 zentralean bertan geratuko da.


2021-11-26 | Hala Bedi
Eguzkik alegazioak aurkeztu ditu Garoñaren desegitea "segurua eta gardena" izan dadin

Ascoko zentral nuklearrean izandako istripu hilgarriaren biharamunean, Eguzki talde ekologistak salatu du Garoña desegiteko Espainiako Estuak martxoan aurkeztutako desegite proiektuak ez zituen jasotzen "ez neurririk, ez segurtasun-arriskurik, ez esperientziarik... [+]


2021-11-25 | Leire Artola Arin
Langile bat hil eta beste hiru zauritu dira Tarragonako zentral nuklear batean

Segurtasun iturrien arabera, karbono dioxido isuri batengatik gertatu da Ascoko istripua, ez "jarduera erradiologikoagatik". Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak ohartarazi du zentral horietan “beste ezeren gainetik, lehentasun nagusia” izan behar... [+]


Eguneraketa berriak daude