Garoñak 2019. urterarte jarraituko duela esan du Espainiako Gobernuak

  • Espainiako Segurtasun Kontseiluko (CSN) txostenean oinarrituta Garoñak 2019 urterarte martxan jarraituko duela baieztatu du Jose Manuel Soria Espainiako Industria ministroak. Soriaren iritziz, Espainiak ezin dio iturri energetiko bakar bati ere uko egin.


2012ko otsailaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 13:51:30
Garoñako zentral nuklearra

Erabakiaren harira Iñaki Oyarzabal EAEko PP-ko idazkari nagusiak, erabakia gustatu ez arren, krisi garai hauetan Garoña ixtea "luxua" izango litzatekeela esan du. Horrez gain, EAJ-ri beraien jarrera "demagogikoa" alde batera utzi eta Garoñaren itxiera Kutxabank-en akziodunen batzarraren bitartez kudeatzeko deia luzatu dio Oyarzabalek, Iberdrolarekin batera Kutxabank delako Garoñaren jabea.

CSN-k Garoñaren zentralaren inguruko txostena ostiral honetan eman dio Espainiako Gobernuari. Ikerketaren ostean, zentrala beste bost urtez zabalik mantentzeko ez dagoela inolako segurtasun oztoporik jakinarazi dute. PSOEren gobernuak 2013an Garoña ixtea agindu zuen baina PPk erabakia atzera botatzeko asmoa azaldu du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Garoña
Enpresa publikoak eraitsiko du Garoña, 40 urtez Iberdrola eta Endesak ustiatu ondoren

Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]


Garoña eraisteko baimena eman du Espainiako Gobernuak

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa (MITECO) izan da zental nuklearra eraisteko baimena eman duena. Horri esker, Enresaren enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna.


2022-12-19 | Hala Bedi
Garoñaren desegitea 2023ko ekainean hasiko da

Ekainean hasi eta hamar urte inguru luzatuko dira Garoñako zentral nuklearra desegiteko lanak. Bi fasetan egingo dira, erreaktorea desegin aurretik igerilekuak husteko. Hondakinen %15 zentralean bertan geratuko da.


2021-11-26 | Hala Bedi
Eguzkik alegazioak aurkeztu ditu Garoñaren desegitea "segurua eta gardena" izan dadin

Ascoko zentral nuklearrean izandako istripu hilgarriaren biharamunean, Eguzki talde ekologistak salatu du Garoña desegiteko Espainiako Estuak martxoan aurkeztutako desegite proiektuak ez zituen jasotzen "ez neurririk, ez segurtasun-arriskurik, ez esperientziarik... [+]


2021-11-25 | Leire Artola Arin
Langile bat hil eta beste hiru zauritu dira Tarragonako zentral nuklear batean

Segurtasun iturrien arabera, karbono dioxido isuri batengatik gertatu da Ascoko istripua, ez "jarduera erradiologikoagatik". Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak ohartarazi du zentral horietan “beste ezeren gainetik, lehentasun nagusia” izan behar... [+]


Eguneraketa berriak daude