"Garoņa martxan jartzen baduzue, bagoaz beste argindar konpainia batera"

  • Araba Garoñarik Gabe plataformak herritarrei dei egin die zentral nuklearra berriro ez irekitzeko presioa egin dezaten. Garoña berrirekiko balitz Endesa eta Ibedrolako bezero izateari uzteko sinadura bilketa jarri dute abian.

Ane Lusarreta
2014ko martxoaren 14a
Larunbatean, hilak 15, Endesa eta Ibedrolan baja emateko konpromisoa adierazten duen sinadura bilketa abian jarriko da. (Arg:Eitb)

Bi enpresa horiek dira zentrala irekitzearekin etekin gehien aterako luketenak. Horregatik, plataformako kideak beste energia hornitzaile batzuekin harremanetan jarri dira eta arabarrak deitu ditu presio ekimenarekin bat egitera.

Espainiako presidente Mariano Rajoyk 2012ko abendutik itxita dagoen zentralaren etorkizuna irizpide teknikoen arabera erabakiko dela adierazi du, Segurtasun Nuklearreko Kontseilua da erabakia hartzeko arduraduna.

Horren aurrean, plataformako bozeramaile Alberto Fríasek salatu du Estatu espainiarreko energia idazkari ohi Fernando Martík bere postua aprobetxatu duela Garoñako segurtasun arduradun postuetan bere inguruko jendea ezartzeko.

Bi kasu aipatu ditu Friasek: Garoñako segurtasun ikuskatzailea eta inspektore burua ordezkatuak izan direla adierazi du.

Bozeramaileak “Segurtasun Nuklearreko Kontseiluaren izaera tekniko zalantzagarria” azaleratu du, eta gogorarazi du kontseilua alderdi politikoek hautatutako bost pertsonak osatzen dutela.

Garoñaren osasun kaxkarra

Zentral nuklearraren aurkako plataforma arabarrak adierazi duenez  Garoña ez dago irekitzeko moduko baldintzetan: beste arrazoi batzuen artean, hondakin erradiaktiboak biltzen dituen tankea bere gaitasunaren %96an dagoela baieztatu dute. Gainera, Ingurumen ministerioaren txosten bat nabarmendu dute; bertan zentrala hozteko Ebroko ura erabiltzen jarraitzea ezinezkoa dela adierazten da.

Larunbaterako, martxoak 15, manifestazioa deitu dute plataformako kideek. 19:00etan Gasteizko Ama Zuriaren plazatik irtengo da.

Garoña berriro ere irekitzea “guztiz arduragabea” dela eta “segurtasun neurriak oraindik ere betetzen ez dituela” salatuko dute, eta Endesa eta Ibedrolan baja emateko konpromisoaren sinadura bilketa abian jarriko da.

Kanal hauetan artxibatua: Garoņa  |  Ekologismoa  |  Gasteiz  |  Argindarra

Garoņa kanaletik interesatuko zaizu...
2017-11-14 | Unai Brea
Garoņaren Kontrako Foroa: "Adi jarraituko dugu, hau ez da amaitu"

Garoñako zentral nuklearra ixtea erabaki eta gero, haren eraisketa prozesu luzea –hamabost urte inguru iraun dezake– hasi behar da orain. Zentralaren jabe den Nuclenorrek du ardura lehen fasean, eta Espainiako Estatuari dagokio gainerakoa. Prozesua gardentasunez eta segurtasuna bermatuz egin dadila eskatu du Garoñaren Kontrako Foroak.


2017-10-22 | Juan Mari Arregi
Garoņak hor segitzen du

Gasteiztik 40 kilometrora dagoen Garoñako zentral zaharkituak, 42 urteren ondoren ez du energia nuklear gehiago sortuko, Espainiako Gobernuak ixteko erabakia hartu baitu.


2017-09-15 | Hala Bedi
Araba Garoņarik Gabe, ibilbide luze baten amaiera

Urteetako borrokaren ondorioz, orain bai: behin betiko itxi dute Garoña. Erabakiaren ostean, Araba Garoñarik Gabe Plataformak amaitutzat eman du bere 15 urteko ibilbidea eta herritarren mobilizazioak goraipatu ditu, politikarien aurkako kritikekin batera. Irailaren 30ean, ospakizun festa egingo dute Gasteizen.


2017-08-30 | Arabako Alea
Kutsadura aztarna berriak azaldu dira Garoņan

Orain arte inon jasota ez zegoen isurketa baten arrastoa antzeman dute oraingoan. Maiatzean, berriz, su-itzalgailu bat erabili behar izan zuten sugarrak amatatzeko.


2017-08-01 | ARGIA
Agur Garoņa: Espainiako Gobernuak behin betiko itxi du zentral nuklearra

Behin betiko itxi du Garoñako zentral nuklearra Espainiako Gobernuak Energia, Turismo eta Agenda Digitalaren ministro Álvaro Nadalek asteartean iragarri duenez.


Espainiako Estatuko nuklear guztiak ixteko eskatuko dute Madrilen

Manifestazioa egingo dute Espainiako Estatuko zentral nuklear guztiak ixteko eskatuz ekainaren 10ean, Madrilen. 123 talde antinuklear eta ekologistak zentral nuklearren lizentziak ez berritzeko eskatuko dute.


2017-04-27 | Unai Brea
"Endesa eta Iberdrola gure bizitzekin jolasean ari dira Gobernuarekin negoziatzen duten bitartean"

Garoñaren Kontrako Foroak gogor kritikatu du Nuclenorren Administrazio Kontseiluak Garoñako zentral nuklearraren berrirekiera eskatzeko erabakiari eutsi izana. Enpresaren bazkideetako batek, Iberdrolak, beste bazkideari (Endesa) adierazi dio zentrala berpizteari uko egin beharko lioketela, ekonomikoki bideraezina izateagatik.


2017-04-27 | Unai Brea
Garoņaren etorkizunaz adostasunik ez Nuclenorreko bazkideen artean

Apirilaren 26ko bilerak ez du ezer argitu: Garoñaren jabe den Nuclenor enpresako bi bazkideek, Iberdrolak eta Endesak, ez dute lortu zentral nuklearrarekin egin beharrekoaz ados jartzea.


2017-04-26 | Unai Brea
Zer egingo du Nuclenorrek Garoņarekin?

Garoñaren jabe den Nuclenor enpresako bi bazkideek, Endesak eta Iberdrolak, zentral nuklearraren etorkizunaz hitz egiteko bildu dira asteazken arratsaldean. Goizean, Endesako presidente Borja Pradok akziodunen aurrean adierazi du –noiz eta Txernobyleko istripuaren 31. urteurrenean– enpresak ez duela erabakirik hartu oraindik, eta ez diola Garoña berriro irekitzeari uko egiten oraingoz.


2017-03-28 | Unai Brea
Garoņa itxita, besteak zabalik

Joan den larunbatean azalean zekarren El Correo-k: Nuclenorrek aitortu du Garoña berriro martxan ipintzea ekonomikoki bideraezina dela. Vocento taldeko egunkariek jaso dutenez, zentral nuklearraren jabeengandik oso hurbileko iturriek baieztatu diete Nuclenor –erdibana Endesak eta Iberdrolak osatua– ez legokeela prest Garoña berriz pizteko beharko  lituzkeen 205 milioiak gastatzeko. Horietatik, 170 inguru Espainiako Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak (CSN)... [+]


Eguneraketa berriak daude