Garoñako zentral nuklearra itxi egingo du Espainiako Gobernuak uztailaren 6rako. Plantaren esplotazioa amaitu egingo da, bere luzapena epe legaletan betetzea ezinezkoa dela argudiatuta.
Espainiako Gobernuaren kontrol saioan Jose Manuel Soria Industria, Energia eta Turismo Ministroak eman ditu azalpenak. Azaldu duenez, itxierak ez du zerikusirik segurtasunarekin, arrazoi ekonomikoengatik itxiko da.
Nuclenorrek Garoñako iharduerarekin jarraitzeko egindako eskaerari erantzunez etorri da Gobernuaren erabaki hau.
Soriak azaldu du ezin izan dutela Nuclenorren eskaera bete "prozedura administratiboak erregulatzen duen legean epeak betetzea ezinezko zelako".
"Instalazio nuklear eta erradiaktiboen araudiari jarraituz, Ministerioak Garoñaren behin betiko itxiera adieraziko du uztailaren 6a baino lehen", adierazi du Soriak.