Garoña eraisteko plana gaur aurkeztu behar du Nuclenorrek

  • "Bide administratiboa ez dago itxita". Garoñako zentral nuklearra kudeatzen duen Nuclenor enpresaren hitzak dira, oraindik ere negoziazioen atea irekita dutela aditzera emanez. Espainiako Gobernuak energia sektorean egin nahi duen erreforma ezagutu ostean, Nuclenorrek irailean iragarri zuen zentrala itxi egingo dutela, ekonomikoki ez delako bideragarria, baina Gobernuarekin hitz egiten jarraitzeko prest daude, nonbait. Kontuak kontu, gaur du azken eguna zentrala ixteko beharrezkoak diren dokumentuak aurkezteko eta garaiz aurkeztuko dituela ziurtatu du enpresa nuklearrak.


2012ko azaroaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Garoñako zentralak 41 urte daramatza martxan.

Hala, zentrala eraisteko plana eta segurtasuna bermatzeko neurriak zehazten dituen txostena aurkeztuko dio gaur Nuclenorrek Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluari. Eraisteko lanek luze joko dute, gutxienez bederatzi urte. Enresa arduratuko litzateke, gaur egun Zoritako zentrala ixteko lanetan diharduena, eta adituen hitzetan, bi zentral nuklear batera eraistea konplexua izango da. Garoñaren kasuan, gainera, Ical berri-agentziak azaldu du ez dagoela ezaugarri tekniko horiek dituen zentrala eraisteari buruzko aurrekaririk.

Ondo bidean, 2013ko uztailean itxiko dute Garoña, Euskal Herritik 5 kilometrora dugun Burgosko zentral nuklearra. Mesfidatienek uste dute Espainiako Gobernua presionatzeko modua dela prozesua, industria nuklearrari ezarri nahi dizkion zergak ezabatu ditzan. Azken finean, Nuclenorrek argi utzi zuen zentrala ixtera zihoala iragarri zuenean: "Zentralaren bideragarritasun ekonomikoaren inguruan dauden ziurgabetasunak argituko balira, Nuclenorrek Garoña martxan jarraitzea eskatu lezake".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Garoña
Enpresa publikoak eraitsiko du Garoña, 40 urtez Iberdrola eta Endesak ustiatu ondoren

Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]


Garoña eraisteko baimena eman du Espainiako Gobernuak

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa (MITECO) izan da zental nuklearra eraisteko baimena eman duena. Horri esker, Enresaren enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna.


2022-12-19 | Hala Bedi
Garoñaren desegitea 2023ko ekainean hasiko da

Ekainean hasi eta hamar urte inguru luzatuko dira Garoñako zentral nuklearra desegiteko lanak. Bi fasetan egingo dira, erreaktorea desegin aurretik igerilekuak husteko. Hondakinen %15 zentralean bertan geratuko da.


2021-11-26 | Hala Bedi
Eguzkik alegazioak aurkeztu ditu Garoñaren desegitea "segurua eta gardena" izan dadin

Ascoko zentral nuklearrean izandako istripu hilgarriaren biharamunean, Eguzki talde ekologistak salatu du Garoña desegiteko Espainiako Estuak martxoan aurkeztutako desegite proiektuak ez zituen jasotzen "ez neurririk, ez segurtasun-arriskurik, ez esperientziarik... [+]


2021-11-25 | Leire Artola Arin
Langile bat hil eta beste hiru zauritu dira Tarragonako zentral nuklear batean

Segurtasun iturrien arabera, karbono dioxido isuri batengatik gertatu da Ascoko istripua, ez "jarduera erradiologikoagatik". Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak ohartarazi du zentral horietan “beste ezeren gainetik, lehentasun nagusia” izan behar... [+]


Eguneraketa berriak daude