Garoña “egoera negargarrian”: 150 milioi beharko dira berriz martxan jartzeko

  • Garoña zentral nuklearra “egoera negargarrian” dagoela salatu du Burgosko Ekologistak Martxanek. Zentrala berriz martxan jartzea “erabaki zentzugabetzat” jo dute, eta logikoena “behin betiko ixtea” dela diote.


2014ko abuztuaren 08an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Burgosko Ekologistak Martxanen ustez erabaki logikoena Garoña behin-betiko ixtea da. (argazkia: ecologistasenaccion.org)

Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak aldeko lau bozkekin eta kontrako batekin onartu zuen Nuclenorri aukera berri bat ematea Garoña martxan jartzeko. Kontseiluak azterketa tekniko osagarri bat egin du, eta zentrala berriz irekitzekotan, bertan zehazten diren aldaketak egin beharko ditu Nuclenorrek. Operazioarekin jarraitu nahi badu irailaren 30era arteko epea du aldaketak egiteko.

Egin beharreko aldaketak honako hauek dira, beste askoren artean: ehunka kable metro aldatu, kontrol-gela isolatu eta ontzia, beheko sarpenak eta upeltxoaren soldadurak aztertu.

Aldaketek 150 milioi euroko kostua dute, baina ez dute bermatzen arazo gehiago ez agertzea edota istripurik ez gertatzea. Burgosko Ekologistak Martxanen ustez, azterketa teknikoak eskatzen dituen aldaketak zentral nuklearraren “egoera negargarriaren erakusle dira”.

2031 arte

Nuclenorrek 17 urterako ustiapen baimena eskatu du. Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak 10 urterako baimenak eman ditu gaur egun arte. Baimen hain luzea ez ukatzea kritikatu du Burgosko Ekologista Martxanek.

Garoñako zentrala “ez da beharrezkoa” ekologisten ustez, hura ordezkatzeko potentzia elektriko nahikoa dutelako. Zentrala behin-betiko ixtekotan lanpostuak ez liratekeela galduko diote, lana ziurtatuko lukeen eraispen prozesu luzea hasiko litzatekeelako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Garoña
Enpresa publikoak eraitsiko du Garoña, 40 urtez Iberdrola eta Endesak ustiatu ondoren

Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]


Garoña eraisteko baimena eman du Espainiako Gobernuak

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa (MITECO) izan da zental nuklearra eraisteko baimena eman duena. Horri esker, Enresaren enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna.


2022-12-19 | Hala Bedi
Garoñaren desegitea 2023ko ekainean hasiko da

Ekainean hasi eta hamar urte inguru luzatuko dira Garoñako zentral nuklearra desegiteko lanak. Bi fasetan egingo dira, erreaktorea desegin aurretik igerilekuak husteko. Hondakinen %15 zentralean bertan geratuko da.


2021-11-26 | Hala Bedi
Eguzkik alegazioak aurkeztu ditu Garoñaren desegitea "segurua eta gardena" izan dadin

Ascoko zentral nuklearrean izandako istripu hilgarriaren biharamunean, Eguzki talde ekologistak salatu du Garoña desegiteko Espainiako Estuak martxoan aurkeztutako desegite proiektuak ez zituen jasotzen "ez neurririk, ez segurtasun-arriskurik, ez esperientziarik... [+]


2021-11-25 | Leire Artola Arin
Langile bat hil eta beste hiru zauritu dira Tarragonako zentral nuklear batean

Segurtasun iturrien arabera, karbono dioxido isuri batengatik gertatu da Ascoko istripua, ez "jarduera erradiologikoagatik". Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak ohartarazi du zentral horietan “beste ezeren gainetik, lehentasun nagusia” izan behar... [+]


Eguneraketa berriak daude