CSNko teknikarien lana "aitortu gabeko helburuetarako" erabili izana salatu dute

  • Espainiako Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak (CSN) Garoñaren bizitza 2031ra arte luzatzeko baimena eman zuen otsailaren 8an; egun bereko iluntzean zabaldu zen zentralaren jabea den Nuclenorrek (Endesak eta Iberdrolak osatua) ez duela Garoña berriro martxan jartzeko asmorik. ASTECSN Kontseiluko teknikarien elkartearen ustez, “horrek indartu egiten du erakunde erregulatzailea aitortu gabeko helburuetarako erabilia izan delako tesia”.

Unai Brea @unaibrea
2017ko otsailak 14
CSNko teknikariek 30.000 lanordu eman dituzte Garoņako baimena luzatzeko eskaera aztertzen (Arg.: El Correo de Burgos)

Nuclenorren asmoak aspalditik vox populi ziren. Gero eta eragile gehiagok salatu dute Garoñaren bizitza luzatzeko tramiteak antzerki hutsa besterik ez direla izan, hemendik urte batzuetara, Espainiako gainerako zentralen baimenak agortzen hasten direnean, haiek luzatzearen aldeko aurrekari bat izateko.

Zentzu horretan, ASTECSNk uste du CSNko langileek Garoñaren espedienteari 30.000 orduko lana eskaini izana baliabide publikoen erabilera makurra izan daitekeela, “irekitzeko inongo asmorik ez zegoela susmatzen zen instalazio batez ari gara eta”.

Zentral guztien berritze prozedura aldatu nahi du CSNk

Horrez gain, ASTECSNK dio CSNk hainbat eskutitz bidali dizkiola Industria eta Energia Ministerioari –Espainiako zentral nuklear bakoitzeko bana, Garoña izan ezik– ustiapen baimenak berrizteko prozedura aldatzeko eskatuz. Gutunak otsailaren 7an bidali zituen CSNk, Garoñaren bizitza luzatzeari onespena eman baino egun bat lehenago eta, ASTECSNren ustean, Burgosko zentralaren inguruan sortutako zalaparta mediatikoa baliatuta.

ASTECSNen esanetan, CSNk ezarri nahi dituen aldaketen ondorioz zentral baten ustiapen baimena berritzeko ez litzateke beharrezkoa izango Segurtasunaren Aldizkako Errebisioa (SAE) egitea. Otsailaren bateko CSNren osoko bilkuran onartu zen, aho batez, ministerioari aldaketa eskatzea.

Praktikan, zentralen baimen luzapenak hamar urte baino gehiagokoak izateko atea irekiko luke arau berriak. Izan ere, halaxe egin du CSNk Garoñako zentralaren kasuan, nahiz eta araudi aldaketa onartzeke dagoen oraindik. Beste zentralekin gauza bera egiteko aukera lortu nahi du CSNk ministerioari bidalitako eskutitzen bidez, ASTECSNren hitzetan.

CSNri behar adinako gardentasunik gabe jokatzea leporatu dio, azkenik, ASTECSNk: “Hain segurtasun irizpide garrantzitsuak aldatzeko arrazoi ustez teknikoei buruzko informazioa ezin zaio ezkutatu gizarteari”.

Kanal hauetan artxibatua: Garoņa  |  Iberdrola  |  CSN  |  Espainiako Gobernua

Garoņa kanaletik interesatuko zaizu...
Espainiako Estatuko nuklear guztiak ixteko eskatuko dute Madrilen

Manifestazioa egingo dute Espainiako Estatuko zentral nuklear guztiak ixteko eskatuz ekainaren 10ean, Madrilen. 123 talde antinuklear eta ekologistak zentral nuklearren lizentziak ez berritzeko eskatuko dute.


2017-04-27 | Unai Brea
"Endesa eta Iberdrola gure bizitzekin jolasean ari dira Gobernuarekin negoziatzen duten bitartean"

Garoñaren Kontrako Foroak gogor kritikatu du Nuclenorren Administrazio Kontseiluak Garoñako zentral nuklearraren berrirekiera eskatzeko erabakiari eutsi izana. Enpresaren bazkideetako batek, Iberdrolak, beste bazkideari (Endesa) adierazi dio zentrala berpizteari uko egin beharko lioketela, ekonomikoki bideraezina izateagatik.


2017-04-27 | Unai Brea
Garoņaren etorkizunaz adostasunik ez Nuclenorreko bazkideen artean

Apirilaren 26ko bilerak ez du ezer argitu: Garoñaren jabe den Nuclenor enpresako bi bazkideek, Iberdrolak eta Endesak, ez dute lortu zentral nuklearrarekin egin beharrekoaz ados jartzea.


2017-04-26 | Unai Brea
Zer egingo du Nuclenorrek Garoņarekin?

Garoñaren jabe den Nuclenor enpresako bi bazkideek, Endesak eta Iberdrolak, zentral nuklearraren etorkizunaz hitz egiteko bildu dira asteazken arratsaldean. Goizean, Endesako presidente Borja Pradok akziodunen aurrean adierazi du –noiz eta Txernobyleko istripuaren 31. urteurrenean– enpresak ez duela erabakirik hartu oraindik, eta ez diola Garoña berriro irekitzeari uko egiten oraingoz.


2017-03-28 | Unai Brea
Garoņa itxita, besteak zabalik

Joan den larunbatean azalean zekarren El Correo-k: Nuclenorrek aitortu du Garoña berriro martxan ipintzea ekonomikoki bideraezina dela. Vocento taldeko egunkariek jaso dutenez, zentral nuklearraren jabeengandik oso hurbileko iturriek baieztatu diete Nuclenor –erdibana Endesak eta Iberdrolak osatua– ez legokeela prest Garoña berriz pizteko beharko  lituzkeen 205 milioiak gastatzeko. Horietatik, 170 inguru Espainiako Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak (CSN)... [+]


2017-03-27 | ARGIA
Iberdrolako lasterketa eten zuten Garoņaren aurkako aktibistek

Larunbatean Iberdrolak Bilbon antolatutako lasterketa eten zuten Garoñako zentral nuklearraren aurkako aktibistek. Garoñaren aurkako forokoek idazki ironiko hau argitaratu dute etena azalduz.


2017-03-17 | Unai Brea
Garoņa berriro ireki ez dadin "bere esku dagoen guztia" egingo duela esan du Eusko Jaurlaritzak

Jaurlaritzak eskura dituen tresna juridiko, politiko eta instituzional guztiak erabiliko ditu Garoñako zentral nuklearra berriro ireki ez dadin, Josu Erkoreka bozeramaileak Eusko Legebiltzarrean adierazi duenez. Hala ere, zuhurtziaz jokatu behar dela eta ezer baino lehen ahalik eta informazio gehien bildu behar dela gehitu du Erkorekak.


2017-03-14 | ARGIA
Eusko Legebiltzarra Garoņaren berrirekiera galarazten saia dadin nahi du EH Bilduk

Garoñako zentral nuklearra berriz irekitzeari Espainiako Segurtasun Nuklearraren Kontseiluak (CSN) emandako onespenaren aurka helegitea aurkez dezala eskatu dio EH Bilduk Eusko Legebiltzarrari. Mikel Otero legebiltzarkideak koalizioaren izenean azaldu duenez, Legebiltzarreko zerbitzu juridikoek auzia aztertu –EH Bilduren beraren eskariz– eta ebatzi dute CSNren erabakiaren kontrako bide judiziala hartzeko aukera badagoela.


Iberdrolatik deskonektatu

Gaindegiaren datuen arabera, 2014an Euskal Herrian 131.000 lagun energia pobrezian bizi ziren eta EAEko 87.000 pertsonak ezin zuten eduki etxea tenperatura  egoki batean. Herritarren lehen mailako behar bat pribatizatu eta negozio bilakatu izanak eragin du, besteak beste, 2003tik hona argindarraren prezioa bikoiztea. Iberdrola da energiaren salerosketaren pagotxaren onuradun handiena. Endesarekin batera Garoñaren jabea da.


2017-03-03 | Axier Lopez
Bilboko Iberdrola dorrea okupatu eta kontzertua egin dute barruan

Herritarrak "Iberdrolatik deskonekta daitezen" animatzeko, ostegunean 7ak aldera berrogei bat lagun Iberdrolaren Bilboko egoitzan sartu eta kontzertua egin dute. La Bamba abesti mexikar ezagunaren bertsioa jo bitartean dantzan aritu dira maskara koloretsu eta mozorroa jantzita. Hainbat herri mugimendutako kideek elkarlanean antolatutako lehen "kontzertu klandestinoa" izan dela azpimarratu dute.


Eguneraketa berriak daude