Garoña berriro irekitzeko eskatuko du Endesak

  • Endesak Garoñako zentral nuklearra (Burgos) berriro irekitzeko baimena eskatuko duela iragarri du. Enpresa elektrikoaren esanetan “oztopo ekonomikoak” gainditu dituzte jada, eta uztailaren seiaren aurretik irekiera prozesua martxan jarriko dute.


2014ko maiatzaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 10:58
Ramiro Gonzalezen esanetan Garoñako zentrala itxita egon den bitartean PPk konpainia elektronikoetako jabeekin “negoziazio isilak” egin ditu. (Arg: El Periodico)

Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluari (CSN) egokituko zaio eskaera aztertzea, bi urtez luzatu daiteke erabakia hartzeko prozesua, eta zentrala irekiko den ala ez eta irekitzekotan zenbat denborarako izango den adostu beharko du.

Iberdrolarekin batera jarri nahi dute berriro ere martxan, Nuclenorren gestiopean. Endesa eta Iberdrolak osatzen dute Nuclenor, jabetzaren erdia du bakoitzak eta Garoña ustiatu zuen 2012ko abenduan itxi zuten arte.

Borja Prado, Endesako presidenteak astelehenean jakinarazi zuen Endesa beharrezko neurriak hartzen ari dela Garoña berriro ireki dadin: “Eskura dugun oro egiten ari gara, baina gure esku bainoago gobernuaren esku dago” adierazi zuen presidenteak, Oihan Vitoriak Berriarako jasotako hitzetan.

Oztopo ekonomikoak “desagertuta”

Berriako artikuluan baieztatzen denez, Espainiako Gobernuak araudian aldaketak egin zituen, Nuclenorren mesederako. 1999an onartutako zenbait artikulu moldatu zituen, eta zentralaren jarduera amaitu ostean urtebeteko epea gehitzeko aukera eman zion Nuclenorri.

Horretaz gain, zerga bereziak kendu eta berrirekierarako erraztasunak ezarri zituen Espainiako Gobernuak.

Endesako aholkulari Ana Brentaren esanetan “arrazoi ekonomikoengatik bakarrik” eten zuten Garoñaren jarduna, eta behin hondakin nuklearren gaineko fiskalitatearen atzeraegintasuna “desagertuta”, ez dago zentrala berriro irekitzeko “oztopo ekonomikorik”.

PPk Nuclenorri bidea erraztu dio

Dani Maeztu, EH Bilduko legebiltzarkideak Garoñaren irekierak dakartzan “arrisku larriak” gogorarazi ditu. “Arrazoirik gabeko neurria” dela esan du Maeztuk, gaur egungo eskaintza energetikoa eskaera baino askoz ere handiagoa delako.

Alderdiak Jaurlaritzari eskatu dio Garoñako zentrala irekitzen bada Iberdrola eta Endesarekin harremanak hautsi ditzala.

Izan ere, EAJk zentral nuklearraren aurkako jarrera azaldu du, eta “Garoña berriro irekitzea ahalbidetzeko, legedia aldatu izana” leporatu dio Ramiro Gonzalez Arabako Batzar Nagusietako EAJko bozeramaileak Alderdi Popularrari.

Gonzalezen esanetan zentrala itxita egon den artean “negoziazio isilak” mantendu ditu PPk konpainia elektrikoetako jabeekin, eta zergak enpresa elektrikoen mesedetan moldatu dituzte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Garoña
Enpresa publikoak eraitsiko du Garoña, 40 urtez Iberdrola eta Endesak ustiatu ondoren

Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]


Garoña eraisteko baimena eman du Espainiako Gobernuak

Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioa (MITECO) izan da zental nuklearra eraisteko baimena eman duena. Horri esker, Enresaren enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna.


2022-12-19 | Hala Bedi
Garoñaren desegitea 2023ko ekainean hasiko da

Ekainean hasi eta hamar urte inguru luzatuko dira Garoñako zentral nuklearra desegiteko lanak. Bi fasetan egingo dira, erreaktorea desegin aurretik igerilekuak husteko. Hondakinen %15 zentralean bertan geratuko da.


2021-11-26 | Hala Bedi
Eguzkik alegazioak aurkeztu ditu Garoñaren desegitea "segurua eta gardena" izan dadin

Ascoko zentral nuklearrean izandako istripu hilgarriaren biharamunean, Eguzki talde ekologistak salatu du Garoña desegiteko Espainiako Estuak martxoan aurkeztutako desegite proiektuak ez zituen jasotzen "ez neurririk, ez segurtasun-arriskurik, ez esperientziarik... [+]


2021-11-25 | Leire Artola Arin
Langile bat hil eta beste hiru zauritu dira Tarragonako zentral nuklear batean

Segurtasun iturrien arabera, karbono dioxido isuri batengatik gertatu da Ascoko istripua, ez "jarduera erradiologikoagatik". Eguzki talde ekologista eta antinuklearrak ohartarazi du zentral horietan “beste ezeren gainetik, lehentasun nagusia” izan behar... [+]


Eguneraketa berriak daude