Garden plataforma sortu dute Tolosako auziperatuen gurasoek

  • Tolosako gazte auziperatuen gurasoen plataformaren lehen helburua plataforma ezagutaraztea eta ahalik eta guraso gehien gerturatzea da. Beren seme-alaben "eskubideen eta etorkizunaren defentsan, eta guztien erabateko askatasuna lortu arte" egingo dute lan.

Tolosaldeko Ataria @tolosaldeataria  |  Ane Urkola Agirrezabala @irrikaz
2016ko abenduaren 13a

Garden guraso plataformako Manu Ayerza, Ana Belen Santos, Izaskun Sukia, Txema Solano eta Mentxu Julaia kideek aurkeztu dute plataforma Tolosako Kultur-Etxean. “Hainbat arrazoiengatik zigor larriak jaso ditzaketen Tolosako ia 50 gazteen guraso eta senideak gara”, aurkeztu dute beren burua.

Tolosako hainbat gazteri jarritako zigor eskaerak gogoratu dituzte lehenengo: hiru gaztek bost eta sei urte arteko zigor eskaerei egin behar diete aurre. “Altsasun gertatu den moduan, hemen ere muntaia polizial baten aurrean gaude; hiru gazte horiek ez zuten parte hartu istilu horietan”, azpimarratu dute. Era berean, Ezpala gaztetxearen aldeko eserialdi "baketsu" batean parte hartzeagatik ia hiru urtetako espetxe eskaera egin diete bi gazteri, eta 40 bat gaztek 600 eurorainoko isunak jaso dituzte.

"Gardentasun osoa" eskatzen dutelako jarri diote Garden izena plataformari. “Oso kezkatuta” agertu dira guraso horiek, eta “neurrigabetzat” jo dituzte zigor horiek: “Denak libre eta neurririk gabe kalean nahi ditugu. 50 gazte horiek egin duten delitu bakarra beren ametsen alde borrokatzea izan da”, nabarmendu dute.

Horregatik, guraso horiek bildu eta plataforma bat sortzea erabaki dute: “Gazte horiekin egin nahi duten injustiziaren aurreak ez gara isilik geratuko, eta gure seme-alaben eskubideen eta etorkizunaren defentsan lan egingo dugu”, azpimarratu dute.

Egoera berean dauden gurasoei deia luzatu diete plataforma horretan parte hartzeko, baita Tolosako herritar guztiei ere: “Oraingoan guri tokatu zaigu, baina bihar beste guraso batzuek gertatuko zaie zerbait egin ezean", adierazi dute.

Kultur Etxean elkartuko dira eta harremanetarako hainbat bide dituzte: garden2016gurasoplataforma@gmail.com helbide elektronikoa, 640137065 telefono zenbakia eta gardengurasoplataforma Facebook orrialdea

Albiste hau Tolosaldeko Atariak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

Kanal hauetan artxibatua: Epaiketak  |  "Mozal legea"ren mehatxua  |  Tolosa

Epaiketak kanaletik interesatuko zaizu...
2017-01-18 | Topatu.eus
Loiolako Herri Harresian atxilotutako bi lagun epaituko dituzte urtarrilaren 26an

Fiskalak zortzi hilabeteko espetxe zigorra eskatu du bi auzipetuentzat, desobedientzia eta erresistentzia leporatuta. Akusazio partikularrak, ordea, autoritatearen aurkako atentatua eta desobedientzia leporatzen dizkie.


2017-01-11 | Hala Bedi
"Muntai polizialak hartu du lehen lerroa; baina Ertzaintzaren xantaia ere jasan dugu"

Aitor Martinez eta Beñat Ereño gazte laudioarrek Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu beharko dute margoketak egitea leporatuta. Auziperatua den Martínezekin hitz egin dugu Araba Hizpiden. Muntai poliziala jazateaz gain, Ertzaintzaren xantaia ere pairatu dutela azaldu du.


2016-12-22 | Ahotsa.info
Giza kateak Altsasun auziperatuei babesa eta elkartasuna erakusteko

Altsasuko herria kalera atera da beste behin ere. Sentsasio gazi-gozoa herritaren artean Espainiako Auzitegi Nazionaletik asteazkenean jasotako berriaren ondorioz. Herriko lau gaztek askatasuna berreskuratuko duten arren, Oihan, Adur eta Jokinek barruan jarraitu beharko dutelako.


Ezin sinistu

Altsasun espetxeratutakoen senideekin hitz egin ondoren, kartzelan dagoen gazte baten bizipena.


2016-12-01 | ARGIA
Garikoitz Ibarluzea, bi urtera zigortua, ez dute espetxean sartuko akordioa lortu ondoren

Garikoitz Ibarluzearen defentsak eta fiskaltzak akordioa lortu dute eta ibarratar gazteak ez du espetxera joan behar izango. Bi urteko kartzela zigorra eta sei hilabeteko inhabilitazioa ezarri diote.


2016-11-19 | ARGIA
Deialdi masiboa Altsasun datorren larunbaterako atxiloketen aurka deitu duten manifestaziora

Euskal Herrian egin den prentsaurrekorik jendetsuenetako bat egin dute Altsasun azaroaren 19an, hurrengo larunbaterako Udalak, atxilotuen senideek eta azken asteetako egoerari erantzuteko sortutako Altsasuarra eta harro plataformak deitutako manifestazio deia babestuz. 13:00etan aterako da Nettotik eta isila izango da.


2016-11-09 | Lander Arbelaitz
Absolbitu egin dute Urko Martinez, Troikaren aurkako istiluen harira epaitua

Asteazken eguerdian zabaldu dute albistea: Absolbitu egin dute Urko Martinez. 2014an Bilbon Troika Go Home mobilizazioan atxilotu zuten, istiluetan parte hartzea egotzita.


Ohikoa den perspektibatik kanpo

Escherren arte magiko eta matematikoari buruzko hitzaldi batean egon nintzen atzo. Artista grafikoa izan zen Maurits Cornelis Escher. Ezer gutxi zekien matematikari buruz. Hala ere, hainbat kontzeptu matematiko azaldu zituen bere marrazkietan.


2016-10-20 | ARGIA
Desobedientziaz libre

2007n A8 autobidea mozteagatik aste honetan absolbitu dituzten bost lagunek bederatzi urtez luzatu den prozesu gorabeheratsuari buruzko hausnarketa zabaldu dute.


2016-10-19 | Topatu.eus
Absolbitu egin dituzte 2014an Gasteizen atxilotutako sei ikasleak

Guztira 13 urteko espetxe zigorra eta 5.000 euroko isunen eskaerak eskatzen zituen fiskalak sei ikasleen aurka. Autoritatearen aurkako delitua eta lesioak eragitea egozten zieten ikasleei.


Azkenak
EGILEAK
Eguneraketa berriak daude