Garbiñe Biurrunek gezurtatu du Podemosen lehendakarigaia denik

  • Publico egunkariak argitara eman duenez, Garbiñe Biurrun tolosarra lehendakarigai izateko Podemosen agendan dago. Biurrunek, berriz, gezurtatu egin dio albistea TOLOSALDEKO ATARIAri.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko urtarrilaren 27an - 15:03

Hasi da lehendakaritzarako hautagaien izenen dantza. Eta lehena Garbiñe Biurrun da. Garbiñe Biurrun epailea, Podemosen balizko lehendakarigaia. Publico egunkariak titular horrekin eman du albistearen berri.

Agerkari honek, alderdiko iturriak aipatuz, baieztatu du "adostasuna" dagoela alderdiaren zuzendaritzan: "Bere izena azaldu da, eta gustuko dugu. Aldaketarako aktibo garrantzitsua izan daiteke" diote, Publicoren arabera, Podemoseko zuzendaritzatik.

EAEko ordezkaritzak ere albistea "baieztatu" du, alderdiko korronte guztiak "ados" egongo liratekeela esatearekin batera. Beti ere, hauteskunde primarioak gainditu beharko lituzte, lehendakarigai izatera iritsi aurretik. Datorren hilabetean egingo dituztela ere jakinarazi du Publicok.

Biurrun: "Ez dago ezer"

TOLOSALDEKO ATARIAk Biurrunekin hitz egin ahal izan du gaur goizean, eta berak adierazi duenez, ezer gutxi du horren inguruan esateko: “Podemos une honetan, nik dakidanez, Euskadiko barne zuzendaritza hautatzen ari da, eta ez dakit noiz izango duten hauteskunde autonomikoetarako hautagaiak izendatzeko prozesua, edota orokorretarako, horiek errepikatu beharko balira”.

Beraz, momentuz tolosarrak dioenez, "ez dago ezer". "Beharbada, hainbat pertsonaren eta talde politikoaren buruan nire irudia dago, Madrilgo alkate Manuela Carmenarekin paralelismoa egiten dutelako oso erraz, perfilaren antzekotasunagatik”, esan du.

Garbiñe Biurrunek esan du ez dakiela bera egoki ikusten duten lehendakarigai moduan, baina, dena den, berak alderdi politikoen barne demokrazian sinesten duela dio: “Gutxitan ematen da, eta espero dut Podemosen benetan barne demokrazia hori mantentzea, eta horren arabera, egokiena ikusten dutena aukeratuko dute. Nik ez dakit ni hor egongo naizen edo ez naizen egongo”.

Atzetik datorren kontu bat dela esan du Biurrunek, eta EAJ alderdiak esana zuela lehenagotik ere: "Anasagastik adierazi zuen abenduan bazekiela Podemosetik nirekin jarriko zirela harremanetan”.

Bere burua ikusten ote duen lehendakarigai moduan galdetuta, berriz, ez duela hausnarketarik egiten ezer ez dagoenean erantzun du Biurrunek. "Zerbait dagoen unean egingo dut nire hausnarketa”.

Oharra: albiste hau Tolosaldeko Ataritik ekarria da Creative Commons lizentzia libreei esker.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Podemos
2024-04-22 | ARGIA
Pilar Garrido (Ahal Dugu-Aliantza Berdea): "Emaitza txarrak lortu ditugu eta hala aitortzen dugu"

Ahal Dugu izan da gaurko galtzaileetako: ez du ordezkaritza politikorik lortu. Inkestek iragartzen zioten aukera hori, baina baita eserleku bat edo bi lortzeko aukera ere. Azkenean ez du lortu eta alderdi moreak kolpe gogorra jaso du.


Ahal Dugu eta Sumar bananduta aurkeztuko dira Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetara

Lander Martínez Sumarreko bozeramaileak egintzat eman du banaketa eta Alba García alderdi horretako lehendakarigaiak ere ez du gaur gaurkoz posible ikusten koaliziorik.


Bilboko eraso homofoboa Legebiltzarrera iritsi da

Santomasetan bi homofobok sudurra apurtu zioten 23 urteko gazte bati eta kasu horren harira hainbat galdera egin dizkio Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Jaurlaritzari, LGBTfobiari aurre egiteko neurrien inguruan. Bilboko EHGAMek ere badu zer esana: "Zisheteronorma babesten... [+]


Sumar koalizioa Madrilen bai, baina Gasteizen ez

Euskadiko Podemosen koordinatzaile nagusi Pilar Garrido, Sumarren Gipuzkoako zerrendaburua izan zena Espainiako hauteskundeetan, koaliziotik kanpo aurkeztearen alde mintzatu da Eusko Legebiltzarreko datozen bozketei begira. “Euskadiko jendea mobilizatzeko balio du... [+]


Inbestidura prozesua ezusteko gabe igarota, Chivitek Nafarroako lehendakari kargua hartu du

11:30ean izan da kargua hartzeko ekitaldia Nafarroako Parlamentuan, eta gonbidatu gisa joan dira hainbat ordezkari politiko, tartean Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria. Kontseilari berriak ere izendatu dituzte: lau Geroa Baik gidatuko ditu eta bat Zurekin Nafarroak;... [+]


Eguneraketa berriak daude