argia.eus
INPRIMATU
Garbiketa greba mugagabea deitu dute Gasteizen abenduaren 2tik aurrera
  • Langileek salatu dute FCCk ez dituela atzerapenak ordaindu, eta adostutako aurretiko erretiroak ere ez dituela eman.

Arabako Alea @ArabakoALEA 2018ko azaroaren 21
FCCko langileak Gasteizko kaleak garbitzen (argazkia: Alea).

Irailean lortutako akordioa hautsi du FCC-GSM enpresak. Hala diote Gasteizko garbiketako langileek, eta horregatik hain zuzen erabaki dute abenduaren 2tik aurrera greba mugagabea egitea. Hirugarren aldia da halako greba bat deitzen dutela langileek, baina aurreko kasuetan azken orduan erdietsitako akordioei esker bideratu da lan gatazka.

Kasu honetan bi arrazoi nagusi jarri dituzte langileek mahai-gainean. Batetik, enpresak ez dituela ordaindu zor dizkien atzerapenak, eta bestetik adostutako aurretiko erretiroak ez dituela eman. 

Goizean bildu da langileen batzarra, eta %79k greba mugagabea egitearen alde bozkatu du.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.