Garagardo zaporeko apustuak

  • Datorren urte hasieran lehenengo apustu-etxeak irekiko dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Apur bat geroago terminalak jarriko dituzte zenbait tabernetan. Eutsiko al diogu tentazioari?


2007ko abenduaren 01an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02
Apustu etxea

Baietz Barriolak egurra eman! Titinek oraingoan ez dik huts egingo! Barriola ez duk 16ra helduko! Baietz Titinek 15 tanto egin! Bihar Lau t’erdiko finala jokatuko dute Gasteizko Ogeta pilotalekuan Abel Barriolak eta Titin III.ak. Hara joaten bazarete, agian egingo duzue apusturik. Baita partidua telebistaz jarraituko duzuenok ere, izan lagunekin, lankideekin, etxekoekin zein tabernazuloan zuen ondoan eseriko den espontaneoarekin. Halakoetan “aditu” bihurtzen gara guztiok. Ideiarik ez izan arren, mihia dantzan jarri eta albokoak xaxatzen hasten gara, hark dirua mahai gainean jartzen duen arte. Horretan abilak gara euskaldunak. Edozein kirol desafiok bultzatzen gaitu besteak baino jakintsuago garela erakutsi nahi izatera.

 

Duela gutxi arte apustuak paper gainean sinatzen genituen ia beti, baina pixkanaka Internet indarra hartzen ari da. Erosoa da, eta era askotako apustuak egiteko aukera eskaintzen du. Kirol mota guztien ingurukoak, gainera. Futbola, saskibaloia, auto lasterketak eta txirrindularitza bezalako kirol ezagunez gain, nazioartean hainbeste jarraitzaile ez dituzten kirolek ere badute lekurik Interneteko apustu etxeetan. Betfair.com enpresak, adibidez, Barriola-Titin finalerako apustuak antolatu zituen.

 

Kafe, garagardo eta ke arteko apustuak egiteko aitzakia gehiegirik behar ez genuenok, sentipen kontrajarriak sorrarazi dizkigun albistea jaso berri dugu: datorren urte hasieran lehenengo apustu-etxeak irekiko dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Hiru enpresek lortu dute lokalak irekitzeko Eusko Jaurlaritzaren lizentzia: Euskal Kirol Apustuak (EKASA), Teleapostuak (Aspe eta Egursport enpresen elkarlanetik sortua) eta Garaipen Victoria Apustuak (Codere, William Hill eta Gabascar –Asegarce eta Bainet biltzen dituen enpresa matriza– enpresek osatzen dute). Apustu-etxeek Ingalaterrakoen tankera izango dute. Apurka-apurka irekiko dira eta 0,20-100 euro bitarteko apustuak egin ahal izango dira estatu mailan aitzindari diren lokal horietan. Euskaldunen neurrira egokitutako apustuetan parte hartzeko aukera ere emango dute. Pilotaren, estropaden eta herri-kirolen ingurukoetan, esaterako.

 

Lokal horien proiektuak ez du gugan eraginik izango. Baina aipatutako hiru enpresek bingo, kasino eta tabernetan ere jarriko dituzte apusturako makinak. Tabernak dira gure eztabaida eta adarjotzeen agertoki, eta alboan apustuak egiteko aukera eskainiko duen makina izateak zeresanik eman dezake. Albistea jakin-minez jaso dugu, baina beldur pixka bat ere badugu, litekeena delako tentazioari ezin eutsi eta edozein kirolen inguruko apustuak egitea. Horregatik sentipen kontrajarriena. Zentzuz jokatzea besterik ez dugu.


Azkenak
BOLLOTOPAKETAK
Bollera subjektua erdigunean jartzera datorren hitzordua

Apirilaren 26, 27 eta 28 hauetan iraganen da Euskal Herriko bolleren topaketa, Leitza herrian. Izenak argiki dioen gisara bollerei irekitako jardunaldiak dira, baina, oro har, sexu/genero disidente oro da gomitaturik. Egitarau aberatsa eta askotarikoa ondurik, taldean... [+]


Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-28 | Axier Lopez
Dronea, munduko botere harreman desorekatuen ikur eta eragile

Giza asmakizun oro lez, onena eta txarrena egiteko gai dira. Baina, tamalez, dronea, beste ezeren gainetik, Mendebaldeko potentzia kapitalistek munduaren gehiengoa menpean jartzen jarraitzeko tresna nagusietakoa da. Zirrikitu teknologikoetatik haratago, funtsezko pieza da bizi... [+]


Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Eguneraketa berriak daude