Hezkuntzak euskara berreskuratzeko izan duen garrantziaz liburua eta dokumentala Garabideren eskutik

  • Garabide Kultur Elkarteak 2009an hasitako proiektuaren laugarren alea argitaratu du. Euskararen berreskuratzean ardatz izan diren eragileak landu ditu aurreko hiru lanetan eta oraingoan hizkuntza errekuperatzen lan handia egin duen hezkuntzari eskaini dio liburua eta dokumentala.


2013ko uztailaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Maiz hizkuntzak baztertzeko tresna gisa erabili izan dira eskolak. Europan edo Mendebaldeko zibilizazioetan, gutxiengoen hezkuntza estatuen batasunerako traba dela uste izan da, estatuek hizkuntza nagusia irakatsi dute zentroetan, eta komunitate elebidunak edo hizkuntza gutxitudunak elebakartasunera bultzatu dituzte. Euskal Herrian hezkuntza gauza ugariren abiapuntu izan da. 1960ko hamarkadan hasi ziren ikastolak sortzen eta haien atzean zegoen gogoeta zen euskararen galerari galga jarri eta berreskurapena lantzen hastekotan, ezinbestekoa zela irakaskuntzan sartzea. Hezkuntza. Euskararen berrekuratzea IV liburuak orduan hasi eta gaur arteko ibilbidea aztertu du.

Garabideren aurreko proiektuak ondokoak dira: Euskararen Berreskuratzea. Hizkuntzak biziberritzeko gako batzuk; Hizkuntzen estandarizazioa - Euskararen berreskuratzea II; eta Hedabideak – Euskararen berreskuratzea III. Proiektuaren koordinatzailea Alberto Barandiaran da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Soziolinguistika
2024-01-23 | Sustatu
Iñaki Iurrebaso soziolinguistaren hitzaldi sorta herriz herri

Asteartez Zarautzen hasita, Iñaki Iurrebasoren hitzaldi zikloa antolatu du UEMAk. Euskararen egoera ezagutzeko gako berriak ematen dituelako, arnasguneak eta udalerri euskaldunak sendotzea euskararen biziberritzerako giltzarria zergatik den ere azaltzen duelako... [+]


2024-01-19 | ARGIA
1950-1970eko hamarkadetan Altzara heldutako etorkinek euskararekin izan duten harremana aztertu dute

Espainiatik Donostiako Altza auzora migratutako biztanleek euskararekin izan dituzten bizipenak eta jarrerak aztertu ditu Soziolinguistika Klusterrak. Etorkinok integrazio sozialerako eta laboralerako ez zuten euskararen beharrik izan. Euskal hiztunek, berriz, migrazio-prozesua... [+]


2023-08-16 | Ilargi Manzanares
1826ko bertso "berriak", sei emakume haurdun utzi zituen doneztebarrari jarriak

Ricardo Urritzola ikerlariak aurkitu du bertso sorta Nafarroako Errege Artxiboan eta Ekaitz Santaziliak Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasleek aztertu ditu. Fermin Altxu Beristain maisuari leporatutako salaketa baten harira idatzi ziren.


Euskararen gainbehera zantzuak ageri dira udalerri euskaldunetan

UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) berariaz aztertu ditu VII. Inkesta Soziolinguistikoak bere herriekiko eman dituen emaitzak, eta argi-itzalak agerikoak dira berriz ere: herri euskaldunenek euskal hiztunak galdu dituzte.


Eguneraketa berriak daude