'Gara'-ko zuzendaria inputatu du Auzitegi Nazionalak iritzi artikulu batengatik

  • Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak "terrorismoa goratzea" egotzi dio Iñaki Soto Gara egunkariko zuzendariari, abuztuaren 16an Bilboko Alde Zaharreko hainbat auzokidek sinatutako iritzi artikulua argitaratzeagatik. Sotok bere gain hartu du artikulua plazaratu izanaren ardura, baina gaineratu du argitaratu aurretik ez zuela irakurri, eta berarentzat ezinezkoa dela Garan publikatzen den guztia kontrolatzea.


2012ko abenduaren 20an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Iñaki Soto 'Gara'-ko zuzendaria (Argazkia: Dani Blanco)

Sotok bi urte arteko espetxe zigorra jaso dezake, "terrorismoa goratzeagatik" ezar diezaioketen gehienezko zigorra. Artikuluaren sinatzaileak lehenago ere inputatuak izan dira.

"Ni auzipetu izanaren helburua zein den jakitea zaila da", dio Iñaki Sotok, Garak gaur plazaratutako Keep calm... and get on with it artikuluan: "Ez dut uste iritzi artikuluak 'terrorismoa goratzen' duenik. Une politiko honetan, bitxia da atzo Auzitegi Nazionalean era honetako beste bi auzi izatea: gazte baten kontrako epaiketa pankarta batengatik; eta hamaika lagunen aurkako beste bat [Gasteizen presoen argazkiak erakusteagatik]".

Eurei ez dagokiela "epaitzea" dio Sotok. "Gure funtzioa, informatzeaz eta gertaerak baloratzeaz gain –ildo editorial argi batean oinarrituta–, adierazpen askatasuna bermatzea da; ez, ordea, iritzi libreak epaitzea. Horretan ari gara. Egunkari bat gara. Inola ere ez dugu onartuko zentsura prebentiboa, autozentsura".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Prentsa
Iñaki Soto. Erredakzioko kazetaritza ardatz
"Gure Herriaren etorkizuna eta hizkuntzarena batera joango dira"

25 urte beteko ditu aurten Gara egunkariak. Ez da erraz izan. Teknologiak ekarritako iraultzari neurria hartuagatik ere, Espainiako auzitegietako epaileek erabakitako oztopo arbitrarioek egunean eguneko jarduna baldintzatu dute. Mirari hutsa, Iñaki Soto zuzendariaren... [+]


Israelgo Gobernuak Haaretz egunkaria zigortzea proposatu du

Sholomo Karhi Israelgo Gobernuko Komunikazio ministroak ez du gustuko Haaretz egunkari israeldarra gerra nola ari den lantzen, eta bere kontrolpean diren publizitate eta harpidetza guztiak kentzeko mehatxu egin dio. Israelgo Kazetarien sindikatuak elkartasuna adierazi dio... [+]


Joseba Intxausti hil da, historialaria eta euskal kulturaren sustatzailea

Joseba Intxausti Rekondo (Segura, 1936 - Donostia, 2023) hil da, Jakin aldizkariko zuzendari izandakoa eta euskararen historia sozialaren ikertzailea eta euskal kulturaren sustatzailea. Liburu eta artikulu ugari idatzi zituen bere bizitzan eta hainbat elkarteren sorrera bultzatu... [+]


Sei urteko kartzela zigorra ustelkeria azaleratzen duen Zamora kazetari guatemalarrari

Ustelkeria kasuak argira ekarri izanagatik ezaguna da José Rubén Zamora. Siglo Veintiuno, El Periodico eta Nuestro Diario komunikabideen sortzailea da. Iazko uztailean sartu zuten preso, Alejandro Giammattei presidenteari loturiko ustelkeria kasu bat plazaratu eta... [+]


2023-06-08 | Ilargi Manzanares
Australiako lehen ministroak Julian Assange askatzeko eskatu du

“Nahikoa da”, esan du Anthony Albanese Australiako lehen ministroak Democracy Now!-ko albistegian, eta eskatu du Julian Assangeren kasua bertan behera uztea. Wikileaks-en fundatzaileak lau urte daramatza Londreseko Belmarsh kartzelan, estradizioaren zain AEBetan... [+]


Eguneraketa berriak daude