argia.eus
INPRIMATU
Harpidetza digitalaren bidez irakurriko da 'Gara' Interneten
  • Gara.net atariak ateak itxi ditu. Gaurtik aurrera, Gara-ren paperezko edizioa Naiz.info webgunean kontsultatu ahal izango dute harpidedunek.

ARGIA @argia 2013ko azaroaren 12a
Gara.net-en 2005eko azala.

Dozena erdi harpidetza mota eskaintzen dituzte: egunean 0,2 eurotatik hasi eta hilean 100 euro ordainduko dituzten harpide berezietaraino. Naiz.info-n irakurri daitekeenez, salbuespen moduan, hainbat artikulu irakurtzeko ez da harpidedun egin beharrik izango.

"Gara.net-ek etapa bat itxi du eta beste bati ekin dio, Interneten erronka berriek eta komunikabideen sektorearen egoerak bultzatuta", diote sustatzaileek.

1999ko urtarrilean sortu zen Gara.net, egunkaria jaiotzearekin batera.

2010ean "benetako aldaketa" iritsi zen, ataria "aro berri batean" murgildu zen: "Lan taldea indartu zen, ordutegia luzatu, igandeetan edizio jarraitua abian jarri, bideoekin lehen urratsak egin... 2012ko ekainean NAIZen jaiotzarako prestakuntza abiatu zen, nolabait. Orain agur esateko ordua heldu zaio. Gara.net-ek berea egin du eta Naizi eman dio lekukoa".