Gamonal berriz haserre, alkatearen azken “obra faraonikoaren” kontra

  • Burgosko Gamonal auzoko batzarrak hiriko zezen plazaren birmoldaketaren kontrako protesta deitu du. Asanblada egingo dute ostiralean eguerdiko 12:30ean Burgosko Plaza Nagusian eta Udalaren osoko bilkuran parte hartuko dute obraren kontra zergatik egiten duten azaltzeko.

Urtarrilaren 14ko protestak Gamonaleko bulebarraren proiektuaren kontra

2014ko irailaren 09an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Zezen plaza birmoldatzeko eta “erabilera anitzeko toki” bihurtzeko obrak sei milioi euroko kostua izango du. Burgosko Udalak (PP) obra egiteko baimena esleitu dio Miguel Méndez Pozo eraikitzailea kide den aldi baterako enpresa-elkarte bati. Mendez Pozok urtarrilean istiluak eragin zituen Gamonaleko bulebarraren proiektuan ere hartu zuen parte.

“Obra honek ez du zentzurik. Beste premia batzuk daude”, azaldu du Manolo Alonso Gamonaleko batzarreko kideak. Beraien ustez, “arrazoi nahikoak” dituzte mobilizatzeko: “Ikusi nahi dugu jendearen erantzuna eta ea noraino iritsi gaitezkeen ”.

Oposizioa ere obraren kontra

Burgosko PSOE eta IU obraren eta honen esleipenaren kontra agertu dira. Bi alderdien ustez, zezen plaza birmoldatzea ez da beharrezkoa eta obra “faraonikotzat” jo dute: “Adjudikazioa objektiboki justifikatzea zaila da”, adierazi du Esther Peñalba PSOEko zinegotziak.

Javier Lacalle Burgosko alkateak “ez du ezer ikasi”, Luis Tudanca PSOEko diputatuaren ustez. “Gamonaleko istiluetatik hilabete gutxira akats berbera errepikatzen ari da: proiektu, pertsona, eta testuinguru berdinak”, kritikatu du Tudancak.

Raul Salinero IUko zinegotziak proiektua “lardaskeriatzat” jo du. “Legedi ustela erabili dute obraren esleipena pertsona ustel bati emateko”, salatu du. “Gamonalekin Lacallek ez zion inori entzun nahi izan eta bera da egoera honen alde zerbait egin dezakeena”, gehitu du Salinerok.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gamonal
Metroari buruz erabaki al dezakete zerbait donostiarrek?

Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko aretoa bete zen asteartean Sator Alaia kolektiboak metro proiektuari buruz antolatutako mahai inguruan. Honelako egitasmoetan herritarren erabakitzeko eskubidea aztertu zuten.


Gamonal: borroka baten urteurrena

Duela urtebete Burgoseko Gamonal auzoko bizilagunek bulebar bat egiteko proiektu urbanistikoa geratzea lortu zuten protesta ikusgarrien bidez. Urteurrena ospatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte.


2014-02-27 | Axier Lopez
Gamonal eta Gaztelako ezker independentista

Askapena talde internazionalistaren eskutik Izquierda Castellana taldeko zenbait kide izan dira azken egunotan Euskal Herrian Gaztelako ezker soberanistari buruzko hitzaldiak emateko. Urretxu-Zumarragako gaztetxera hurbildu eta Alberto San Martin burgostarrarekin Gamonaleko,... [+]


"Edukiontzi bat erretzea da indarkeria batzuentzat; ez jendea edukiontzi horretan janaria bilatzen aritzea"

Gamonaleko Bulebarraren Kontrako taldeko kide Roberto Dominguez elkarrizketatu du Oarsoaldea eta Bidasoako Hitzak, Oreretan protesten karietara eskaini zuen hitzaldi baten harira. Argi dauka pasatakoa ez dela gertakari isolatua, murrizketen eta egiturazko arazo sozialen... [+]


Eguneraketa berriak daude