'Game of Thrones' Zumaian eta Bermeon grabatuko dutela baieztatu du HBOk

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko uztailaren 19an - 10:10

Mundu mailan sekulako arrakasta duen Game of Thrones (Juego de tronos; aurrerantzean jatorrizko izenburua erabiliko dugu) telesaileko agertoki izango da Zumaia 2017ko udan estreinatuko duten zazpigarren denboraldian. Berria zabalduta zegoen duela aste batzuk, baina baieztapen ofiziala falta zen, eta gaur arratsaldean eman du HBO ekoiztetxeak.

Baina Zumaian bakarrik ez, Bermeon ere grabatuko dituzte irudiak, eta hau ondo gordetako sekretua izan da gaur arte. Gainera, Espainiako (Sevilla, Caceres, Almodovar del Rio eta Santiponce) eta Islandiako beste kokaleku batzuk ere izango ditu telesailak. Nolanahi ere, zazpigarren denboraldiko ekoizpenaren muina Ipar Irlandan grabatuko dute. Telesailaren zazpigarren denboraldiak zazpi atal baino ez ditu izango, eta azkenaurreko denboraldia izango da.

Peter Dinklage, Lena Headey eta Emilia Clarke dira aktore nagusiak eta Emmy sarietarako 23 izendapen lortu berri ditu.

Albiste hau Baleikek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Telesailak
Lodiek ez dute lekurik film eta telesailetan

Nahiz eta herritarren erdia baino gehiago "normopisua" delakotik gora egon, film eta telesailetako pertsonaien %3,3ak baino ez ditu gorputz horiek ordezkatzen. Apenas dagoen pertsonaia gizenik, eta dagoenean, sarri bere gizentasuna du trama nagusi, bereziki emakumea... [+]


2022-09-05 | Sustatu
Boterearen Eraztunak telesaila euskarazko azpidatziekin estreinatu da

Gertaera nahiko azpimarragarria da, Boterearen Eraztunak telesaila euskaraz ere estreinatu duela munduan Amazon Prime Video plataformak. Streaming plataformen munduan, 2022 honetako fenomenotzat aurkeztu dituzte The Lord of the Rings / Eraztunen Jaunaren prekuela, eta... [+]


Euskarara bikoiztuko dute "The Lord of the Rings" telesaila

Amazon Primek kaleratuko duen telesaila inoiz eginiko garestiena da eta irailaren 2an izango da estreinaldia. J. R. R. Tolkien-en mundua berpiztuko du telesailak.


Eguneraketa berriak daude