Haur literatura jostagai, Galtzagorriren aplikazio berriarekin


2015eko otsailaren 27an - 11:56
Puzzleak, memoria-jokoak, hitz-jokoak... hainbat atal du jolasa eta entretenimendua oinarri dituen aplikazioak.

Elkarteko kideek azaldu dutenez, liburuaren berezko izaera jostariari eutsiz, jolaserako proposamen berriak eta errealitate areagotuan birsortutako irudiak biltzen ditu aplikazioak: puzzleak, memoria-jokoak, hitz-jokoak, 7 desberdintasunak bilatzeko jokoak, abestiak, 2.5D efektuko irudiak, eta bestelako hainbat joko. Androidetarako eta iphone/ipad-etarako bertsioan eskura daiteke bakoitzari dagokion saltoki birtualean.

"Papera eta teknologia berriak uztartzea, tradizioa eta modernitatea batzea, literaturaz eta aisialdiaz euskaraz eta euskarri teknologiko desberdinen bidez gozatzeko aukera berri bat eskaintzea da app honen helburua", diote. "Erabili ahal izateko ezinbestekoa izango da paperezko liburua esku artean izatea, alegia, papera eta jatorrizko obra teknologia berrien munduan murgiltzeko giltza izango dira".

"Maria Goikoak batbirulau! haurrek euren kasa nahiz helduen laguntzarekin irakurtzeko liburua denez, aplikazioa ere haurrek eta helduek bakarka nahiz elkarrekin erabiltzeko modukoa da", gaineratu dute. "Bestalde, liburu hau euskarazko ahozkotasuna lantzeko eta ahozko literatura tradizional nahiz modernoaz gozatzeko liburua denez, euskara ikasten eta irakasten ari diren helduentzat ere ezin aproposagoa izango da sortu berri dugun aplikazioa".

Aplikazio honek jolasa eta entretenimendua ditu oinarri, eta euskara du ardatz nahiz bitarteko: euskarazko aho-korapiloak, ipuinak, kantu herrikoiak eta abar.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aplikazioak
2024-03-07 | Sustatu
5 urte bete ditu Egunean Behin jokoak

Aste berezi-berezia prestatu du Egunean Behineko taldeak, jokoak 5 urte bete dituelako. Eta hori ospatzeko, sorpresaz betetako galdera eta sariak.


Whatsapp-a ez da izango EAEko hezkuntzako oposizioetan akreditazioa lortzeko bide bakarra

Eztabaida eragin zuen 2023ko urriaren 21ko EAEko irakasleen oposizioetara sartzeko Whatsapp bidez jasotako QR kodea erabili beharrak. Azkenean, akreditazioa webgune baten bidez eskuratzeko aukera ere eman zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak. Hemendik aurrera... [+]


Whatsapp ez da derrigorrezkoa izango EAEko irakasleen oposizioetan parte hartzeko

EAEko irakasleen oposizioetako azterketak urriaren 21ean egingo dira BEC-en. Eztabaida eragin du bertara sartzeko Whatsapp bidez jasotako QR kodea erabili beharrak. Azkenean, akreditazioa webgune baten bidez eskuratzeko aukera ere emango Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak.


2023-10-03 | Leire Artola Arin
Zikloan
Hilekoaren zikloa euskaraz ezagutzeko lehen web aplikazioa sortu dute Iametzak eta Ara!Gorputzek

Norbere zikloaren ezagutza ugalkortasunetik harago ezinbestekoa dela uste dute sortzaileek, eta oinarrizko hiru puntu errespetatu dituzte Zikloan web aplikazioa egiterakoan: ikuspegi feminista kritikoa, datuen babesa eta euskara hutsean izatea.


Isun erraldoia Whatsappentzat, datuak babesteko araudi europarra urratzeagatik

Datuak babesteko Irlandako Batzordeak, DPCk, 225 milioi euroko isuna ezarri dio Whatsappi, datuak babesteko araudi europarra urratzeagatik. Zehazki, arazoa da Whatsappek ezkutatu egiten duela zer eta zenbat datu pertsonal partekatzen duen Facebookekin. Facebookek Irlandan dauka... [+]


Eguneraketa berriak daude