Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna

  • Baserritik galtza luzeekin jaitsi eta isunarekin itzuli zela etxera kontatu du Arantxa Arregi azkoitiarrak (Azkoitia, 1935) Maxixatzen aldizkarian. Arantxa Arregi eta Antonia Aldalur galtzak eta txapela jantzita irten ziren enkargutara, baina dendatik irtenda udaltzainak gelditu eta isuna jarri zien galtza luzeak eramategatik. Honela zioen isuneko faltak: "ir vestido de chico por las calles, el día 16 del actual". Arregik harro kontatzen du herrian galtza luzeak jantzi zituen lehen azkoitiarra dela.

dantzan.eus  |  Azkoitiko Maxixatzen @maxixatzen
2017ko urriaren 13a
Arantxa Arregi (Maxixatzen)

Maxixatzen-ek egindako elkarrizketa:

Azkoitiko kaleetan galtza luzeak jantzita ibiltzeagatik isuna jarri zizuten. Nola izan zen hori?

Alboko baserrikoak zera esan zidan isuna jarri aurreko egunean: «Bihar kalera galtza luzeak eta txapela jantzita joan behar dinagu». Eta horrela joan ginen, txapel eta guzti jantzita. Kooperatiba pare horretara iritsi ginenean, udaltzain batek mozorrotuta gindoazela esan zigun. Itxuraz, inauteriak ziren, baina nik behintzat ez nekien inauteriak zirenik ere.

Kooperatiban erosketak egin eta etxera gindoazen hartan, udaltzain hark isuna jarriko zigula esan zigun, kalean galtza luzeak jantzita gindoazelako eta oso gaizki ematen zigulako. Ez zigun Plaza Berrian barrena joaten utzi ere egin. Atraskua tabernaren atzetik gora, etxera bidali gintuen.

Ustekabekoa izan al zen zuretzat, ala jakinaren gainean zeundeten ezin zinetela horrela jantzita ibili herrian?

Nik ez nuen horretan pentsatu ere egin. Kalera irteteko orduan estreinakoz jantzi nituen galtza luzeak egun hartan. Ikusi ere egiten al ziren, ba? Botinak geneuzkan jantzita, beroki luze arraro bat ere bai… Gogoan dut bi botoi zituela berokiak; galtza luzeak ez ziren ia ikusi ere egiten. Kalean batzuek begiratu egiten ziguten, eta beste batzuek, berriz, dotore gindoazela esaten ziguten.

Zenbateko isuna izan zen?

25 pezetakoa izan zen. Jendeak, guri isuna jarri zigutela jakin zuenean, marmarrean jardun zuen. Norbait udaletxera ere joan zen gertatutakoagatik kontu eske. Hurrengo egunean, isuna murriztu egin zutela esan ziguten, ez zegoela-eta eskubiderik hori egiteko. Azkenean 10 pezeta ordaindu behar izan genuen.

Noiz arte iraun zuen galtza luzeak jantzi ezin zirela esaten zuen debekuak?

Ez dut ideiarik. Baina gu izan ginen Azkoitian galtza luzeak jantzita kalera irten ginen lehenak. Gerora ere entzun izan dut arratsalde hartan bertan beste emakumeren bat ere galtzekin joan zela udaletxera, dotore jantzita. Batek daki, baina lehenak guk jantzi genituen. Guk ez genuen inolaz ere pentsatu modu horretan janzteagatik isunarekin itzuliko ginenik etxera. Elurra egiten zuen egun hartan, eta itxuraz inauteriak ziren. Nik, artean, 14 edo 15 urte izango nituen.

Nola gogoratzen duzu hura? Barrez?

Bai. Pena bakarra dut: jarritako isuna eskuetan ez izatea. Kaleko batek eskatu zidan nire isun hura berari emateko, eta eman egin nion. Gerora eskatu ere egin nion, baina Trino Pottinen artxiboan jaso zutela esan zidaten. Hemendik 100 edo 200 urtera azkoitiarrek jakingo dute bi emakumeri isuna jarri zietela galtza luzeak janzteagatik.

Gaur egungo gazteek zer esaten dizute istorioa kontatzen diezunean?

Gustura entzuten dituzte, eta, normala denez, barre egiten dute. Orain denok galtzekin joaten gara kalera. Itxuraz, Azkoitian galtza luzeak janzteko ohitura edo moda geuk jarri genuen, kar-kar-kar.

Elkarrizketa hau Maxixatzen aldizkariak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.

 

Dantza.eus-en aipua elkarrizketaren harira: 

Margarita Otermin galtzekin dantzan.
Margarita Otermin eta lagunak galtzekin dantzan, Arribe.

Galtzak soinean dantzan

Hainbat emakume eta neska gaztek borrokatu dute galtzak jantzi ahal izateko. Prakak janztea "askatasunarekin" lotzen zuen zenbaitek, nork bere buruaren jabe dela erakusteko gogoarekin, neskek debekatuak zituzten eta gizonezkoek libertate osoz egiten zituzten gauzak (festak eta danzak bereziki) egiteko aukerarekin.

Argazkian Margarita Otermin atalloarra ageri da, txapelarekin eta galza luzeekin, dantzan. Neska gazteak, Atallotik Arribera joan ziren festara eta dantzara, galtzak soinean. Maddalen Iriarteren amona zen Margarita Otermin, eta berak helarazi digu argazki eder hau.


Emakumeak eta errepresioa frankismoan kanaletik interesatuko zaizu...
2018-04-26 | Arabako Alea
Frankismoaren kontrako erresistentzia sarea antolatu zuen Luis Alava buruzagi abertzalea omenduko dute

Maiatzaren 5ean egingo dute Luis Alava Sautu omentzeko ekitaldia, Gasteizen. Duela 75 urte fusilatu zuten, Madrilen, Francoren kontrako erresistentziako Araba Sareko antolatzaile zena.


Maravillas Lanbertori omenaldia egin diote Larraga jaioterrian

Larragan omendu dute frankistek bortxatu eta erail zuten bizilaguna: Maravillas Lanberto Ioldi. Kantua, musika eta antzezlana izan dituzte herrian.


2018-04-10 | Goiena
Intxortako erresistentzia gogora ekartzeko ekitaldi sorta Elgetan

Elgetako Udalak Intxorta 1937 Kultur Elkartearekin elkarlanean bi asteko egitaraua gertatu du Intxortako erresistentziaren 81. urteurrena aldarrikatzeko. Aurten, aldaketa nabarmenena da lubakietan egin izan den borrokaldien errekreazioaren ordez Elgetaren gainbehera izeneko antzezlana egingo dutela herritarrek.


2018-03-02 | Arabako Alea
Frankismoan preso egondako emakumeak omendu dituzte Gasteizen

Bigarren Memoriagunea inauguratu du Gasteizko Udalak, Sagrado Corazon ikastetxearen aurrean.


Saturrarango kartzela
MULTIMEDIA - erreportajea

Gerraren eta bereziki espetxeen gaia lantzeko asmoz egindako bideoa, baita emakumeen egoeraz hausnartzeko ere Mutriku eta Ondarroa artean frankismoan izan zen Saturrarango kartzelan oinarrituta.


San Kristobal gotorlekuko emakume solidarioak
Harresien ertzean lurperatutako ahotsak

Ezkaba mendian inprobisatutako kartzelaren barruan gertatutako tragediaz bagenekien zerbait, ez hainbeste murru horietatik at emakume taldeek eraman zuten borrokaz. Amaia Kowasch ikerlari iruindarrak presoen biziraupenerako ezinbesteko izan ziren itzaleko sare horien protagonistei ahotsa eta aurpegia jarri die orain.


Erlojuaren kontra

Joan den larunbatean, hilak 20, Bergarako laugarren instrukzio-epaitegian deklaratu behar zuen Jesus Mari Txurrukak. Bere aitonaren anaia Hanburgoko kontzentrazio zelai batean hil zen 1945ean, eta birramona berriz, faxistek hil zuten bederatzi urte lehenago, Elgetako haren baserrian hotz-hotzean tirokaturik. Baina ez du deklaratuko. Ez berak ezta urtarrilean zehar epaitegitik igaro behar zuten frankismoko biktimen beste 13 senideek ere.


Ziku˝agako paper lantegiko emakume langileen borrokak 50 urte

1967ko irailaren 9an grebari ekin zion emakume talde batek Hernaniko lantegian, soldata jaitsi zietelako eta baldintza duinak eskatuz. Garesti ordainduko zuten.


Torturatuak izan ziren emakumeen testigantzek dardarka jarri dute Nafarroako Legebiltzarra

Torturak pairatu zituzten bost emakumek euren testigantzak kontatu dituzte asteazkenean Nafarroako Legebiltzarrean. Bost hamarkada ezberdinetan torturatu zituzten, baina antzeko testigantzak kontatu dituzte. Bertaratutakoek isilik eta hunkituta entzun dituzte lekukotasunak. Besarkada eta babes keinuen bitartez lagundu diote elkarri bost hizlariek.


2017-03-24 | Hala Bedi
Estibaliz de Miguel
"Frankismoaren garaian ere kartzeletan emakumeen arteko erlazioak egon ziren"

Gaur Estibaliz de Miguel EHUko irakasle eta soziologoa izan dugu Kantoian, eta emakumeen kartzelako bizipenez hitz egin digu. Emakumeen arteko erlazio sexu-afektiboak eman izan direla eta ze egoeratan eman diren azaldu digu.


Eguneraketa berriak daude