Galizierazko astekaritik egunkarira jauzia emango du 'Sermos Galiza'k 2019an

  • Kioskoetan galizieraz aurkitu daitekeen astekari bakarra da Sermos Galiza. 2012an sortu zuten eta 2019an astekaritik egunkarirako jauzia emateko prestatzen ari dira.

Arg: Laura R. Cuba.

2017ko azaroaren 30an - 12:02

Urrian orain arteko zifrarik onenak eskuratu ditu astekariak sare sozialetan. 140.000 erabiltzailek irakurri dituzte Sermos Galizaren edukiak. “Proiektua hazten ari da” diote proiektuko kideek. Sermos Galiza proiektua herritik sortu zen, galizieraren esparru komunikatiboa zabaltzeko helburuarekin.

“Mugarik gabeko proiektua da” horregatik, 2019an pauso erraldoi bat emango du galizierazko astekariak, egunkaria izatera pasako da. “Paperezko egunkari bat hedabide digital sendoagoa izateko” izenburupean oharra kaleratu du enpresako administrazio kontseiluak. Ohar horretan  adierazi du, “Galizan eta galizieraz egindako egunkari bat” beharrezkoa dela. Hedabide digitala egonkortzeko tresna dela uste dute Sermos Galizako kideek.

Jakitun dira horrelako proiektu batek zelako zailtasunak dakartzan. Hala ere “proiektua posible egiteko baldintzak badaudela uste dute astekariko kideek. Marko anitz bat sortu nahi dute egunkaria aurrera ateratzeko euren ildo editorialarekin bat egiten duten elkarte, antolakunde eta abarrekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sermos Galiza
Eguneraketa berriak daude