Galizieraren jazarpena salatuko dute UNESCOn

  • Galiziera hiztunek pairatzen dituzten eskubide linguistikoen bortxaketak txosten batean biltzen ari da A Mesa pola Normalización Lingüística erakundea UNESCOn aurkezteko. Txostena egiteko kultur aniztasunaren aldeko erakunderekin harremanetan jarriko dira.


2014ko martxoaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Carlos Callon, A Mesako presidentea. (Argazkia: Praza Pública)

“Galizieraren aurka egindako erasoez jabetzeko egingo dugu salaketa”, adierazi du Carlos Callonek, A Mesa-ko presidenteak. “Salaketaren bitartez gobernuak legeak betearaztea nahi dugu”. Iniziatiba azaroa baino lehen prest egotea espero dutela jaso dute Praza Pública webgunean.

Callon galizieraren egoeraren aurrean kezkati agertzen da. Txostena ahalik eta hizkuntza gehienetara itzultzen saiatuko dira eta horretarako instituzioen lankidetza eskatu dute, “Galizian gertatzen ari dena mundu osoan zehar zabaltzeko”.

Antzeko txostena aurkeztu zuten UNESCOn duela 60 urte, 1954. urtean. Francoren diktaduran hizkuntzak jasandako jazarpenak salatu zituzten eta “pertsona orok norberaren hizkuntza instrumentu kultural bezala erabiltzeko eskubidea” aldarrikatzen zen bertan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Galiziera
2023-08-03 | Ilargi Manzanares
Espainiako Gobernuko negoziazioetan hizkuntzaren auzia erdigunean jartzea eskatu dute hainbat eragilek

O Festigal jaialdian elkartu dira Euskalgintzaren Kontseilua eta katalanaren eta galizieraren aldeko hainbat erakunde eta elkarte. Bertan egin dute eskaera, eta hizkuntza gutxituen normalizazioaren aurkako “oldarraldia” gertatzen ari dela salatu dute.


Galizieraren defentsan milaka pertsona atera dira kalera Galizierazko Letren Egunean

Galizieraren defentsarako eta erabilera bultzatzeko mobilizazioak arrakastatsuak izan direla adierazi du Queremos Galego plataformak, eta Galiziako Xuntari hizkuntzarekiko konpromiso gehiago izatea eskatu dio.


Mastodon.gal jaio da, galizierazko Mastodon komunitatea

Galizierazko Letren Egunean sortu da Mastodon.gal, galiziar hizkuntza eta kulturaren komunitatearentzako Mastodon instantzia. 1963ko maiatzaren 17an ospatu zuten lehen aldiz, Rosalia de Castrok Cantares gallegos liburua argitaratu zuela 100 urte betetzen zirelako. Gaurtik... [+]


2022-03-22 | ARGIA
Galizieraz hitz egiteagatik eraso egin diote emakume bati Lugon

Lagunarekin galizieraz ari zelako gizon batek besoetatik heldu eta demanda egin ziola salatu du emakume batek Lugon. Poliziak erasotzailea identifikatu du dagoeneko. “Gure herrian gure hizkuntza hitz egiteagatik beldur izatea nahi dute, baina ez gara geldituko”,... [+]


2021-10-15 | Sustatu
Bizkaiko hizkuntza aniztasuna eta euskararen balio integratzailea

Urriaren 21ean, Bilboko Euskararen Etxean antolatu da mahaingurua, Ondarearen Europako Jardunaldien barruan: “Bizkaiko hizkuntza aniztasuna eta euskararen balio integratzailea”. Urriaren 21ean da hitzordua, 19:00etatik aurrera.


Eguneraketa berriak daude