Galiziar preso independentisten dispertsioa salatzeko martxa egingo dute espetxeetara

  • Galiziar preso independentisten senide eta lagunak biltzen dituen Que voltem para a casa! elkarteak deituta, dispertsioa salatzeko Marcha às cadeias izeneko martxa egingo dute Espainiako Estatuko hainbat espetxetara, otsailaren 3an eta 4an.

Jon Torner Zabala @jtorner
2017ko urtarrilaren 24a
Hamaikagarrenez egingo dute "Marcha ās cadeias" ekimena.

Santiago de Compostelatik eta Vigotik zutabe bana aterako da Leon, Madril, Valladolid eta Toledoko kartzeletara. "Gure helburuetako bat dispertsioa desagerraraztea da, galiziar preso independentistei sistematikoki aplikatzen zaien neurria", dio elkarteko kide Cristina Rodríguez Ramosek El Diagonal agerkarian.

Bost dira preso dauden galiziar independentistak. Que voltem para a casa elkarteak emandako datuen arabera, 2016an 272.892 kilometro egin eta 36.000 euro ordaindu zituzten (erregai eta abarretan) presoei bisita egin zieten senide eta lagunek. Zentzu horretan, Marcha às cadeias ekimenaren 11. edizioak ekarriko dituen gastuei aurre egiteko, 3.500 euro lortzeko kanpaina abiatu dute Verkami webgunean.

Espainiako Audientzia Nazionalak 2013an eman zuen talde armatu independentista baten berri jasotzen zuen lehenbiziko epaia. Orduz geroztik gutxienez sei laguni ezarri dizkiete 6 eta 18 urte arteko espetxe zigorrak, eta beste 9 auzipetu dituzte "Jaro operazioaren" harira.


Galiziar independentismoa kanaletik interesatuko zaizu...
2016-07-08 | ARGIA
Zazpi urteko espetxe zigorra Raul Agulheiro galiziar independentistarentzat

Espainiako Auzitegi Nazionalak zazpi urte eta sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Raul Agulheiro galiziar militante independentistari, defentsak, fiskaltzak eta Estatuko Abokatuak akordioa lortu eta gero. Fiskaltzaren hasierako zigor eskaria 29 urtekoa izan zen. 2014an Barallako Udaletxean lehergailu bat jartzeagatik auzipetu dute Agulheiro, besteak beste.


Causa Galiza: “Independentzia legezko metodoen bidez lortu nahi dugu”

Jarduna urtebetez etetea agindu dio Espainiako Audientzia Nazionalak Causa Galizari, “prebentzio neurri” gisa. 2015eko urriaren 30ean Causa Galizako 9 kide hartu zituzten atxilo, “komunikatuak hedatzea, terrorismoa goratzea eta Exercito Guerrilheiro do Povo Galego Ceiveko terroristak gorestea” egozten diete, besteak beste. Akusatuek prentsaurrekoa eskaini zuten astelehenean Madrilen.


2016-01-21 | Unai Brea
Causa Galiza talde independentista 'de facto' legez kanpo utzi izana salatu dute

Joan den urriaren 30ean Causa Galizako bederatzi militante atxilotu eta gero, espainiar Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak galiziar talde independentistaren aktibitatea bi urtez eteteko agindua eman zuen. Urtarrilaren 24an manifestazioa egin zuten Santiago de Compostelan neurri hori salatzeko; deitzaileek adierazi zutenez, Velascoren erabakia Causa Galiza legez kanpo uztearen parekoa da praktikan.

 


Bederatzi atxilotu galiziar independentismoaren aurkako operazioan

Goizean goiz hasi du Guardia Zibilak "Resistencia Galegaren inguruaren aurkako" operazioa. Poliziako iturriek esan dutenez bederatzi lagun atxilotu dituzte, den-denak Causa Galiza talde independendistako kideak, "terrorismoa goratzea" eta "Resistencia Galegari laguntzea" leporatuta.


Eguneraketa berriak daude