Galiziako gazte erakundeek independentziaren aldeko manifestazio bateratua deitu dute

  • Galiziako gazte eragile independentista eta ezkertiarrek bat eginda manifestazioa deitu dute independentziaren alde. Iazko uztailaren 24an antolatu zuten lehenengo aldiz mobilizazio bateratua, Espainiako Estatuaren, kapitalaren eta patriarkatuaren aurka eta independentziaren alde. Aurten ere egun berean egingo dute mobilizazioa Santiago de Compostelan.


2014ko uztailaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
AGIR, AMI, BRIGA, Comités, Galiza Nova, Isca!, LEG eta Xeira gazte eragileek deitu dute manifestazioa.

AGIR, AMI, BRIGA, Comités, Galiza Nova, Isca!, LEG eta Xeira gazte eragileek hilaren 1ean egindako prentsaurrekoan eman dute mobilizazioaren berri. Independentziaren alde egiteaz gain, abortuaren lege erreformaren, biolentzia matxistaren, LOMCE legearen eta “Prestige” auziaren sententziaren aurkako mobilizazioa ere izango dela adierazi dute.

Iazko esperientzia errepikatzea erabaki dute, deitzaileen ustez gazteriaren egoerak okerrera egin duelako. Horren erakusgarri diren zenbait datu eman dituzte, besteak beste, 27.000 gaztek alde egin behar izan dutela beren herritik, gazteen langabezia-tasa %35 ingurukoa dela eta bost gaztetik batek baino ez duela gurasoen etxetik ateratzeko aukerarik.

Horrekin batera, emakumeen erabakitzeko eskubidea kolokan geratu dela adierazi eta aurten honezkero zazpi emakume erail dituztela azpimarratu dute. Gogora ekarri dute LOMCE legeak aurrera dirauela eta “Prestige” kasua erantzule politikorik gabe geratu dela.

A mocidade mantendo viva a Galiza. Independência! lelopean (Gazteriak Galizia bizirik mantentzen du, independentzia!) egingo dute mobilizazioa hilaren 24an. Gazte eragileek galizieraz plazaratutako prentsa oharra Herrikolore.org webgunean dago irakurgai.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Galizia
Materialismo histerikoa
Biharamunik ez

Matutek twitterren idatzi zuen Galiziako hauteskunde kanpainan Feijóok egindako adierazpen batzuen harira: “jende honek ezin du irabazi”. Eta irabazi dute. BNG igo da asko, diote denek. TVEn esan dute alderdi nazionalistek ez dutela zertan txarrak izan... [+]


Aldaketarako aukera aise zanpatu du Galiziako PPk

2009az geroztik, gehiengo osoarekin gobernatzen ari da PP –38 eserleku baino gehiago–, eta horrela jarraituko du gutxienez beste lau urtez. BNGk inoizko emaitzarik onenak lortu ditu, baina ezkerreko blokea gobernatzetik urrun geratu da, PSOEk jaitsiera handia... [+]


Beste 'Prestige' bat Galiziako kostaldean? Plastikozko milioika bolatxok marea zuria eragin dute

Duela hainbat astetatik etengabe ari dira azaltzen plastikozko bolatxoak Galiziako Rias Baixaseko hondartza eta arroketan. Kargamentua abenduaren 13an galdu zuen itsasontzi batek Portugalen eta geroztik kostaldeko naturguneei ere eragiten ari da. Ekologista taldeek salatu dute... [+]


Zesarea programatuetan lagunduta sartu ahal izatea lortu dute Galizian

Ama talde baten borrokari esker, zesarea programatuetan emakumeak bakardadean ez erditzea eta bikotekideak edo konfiantzazko pertsona batek lagundu ahal izatea lortu dute Galizian. Euskal Herrian ere, laguntzailearekin erditu ahal izatea eskatzen du ahots ugarik.


2023-08-03 | Ilargi Manzanares
Espainiako Gobernuko negoziazioetan hizkuntzaren auzia erdigunean jartzea eskatu dute hainbat eragilek

O Festigal jaialdian elkartu dira Euskalgintzaren Kontseilua eta katalanaren eta galizieraren aldeko hainbat erakunde eta elkarte. Bertan egin dute eskaera, eta hizkuntza gutxituen normalizazioaren aurkako “oldarraldia” gertatzen ari dela salatu dute.


Eguneraketa berriak daude