Galiziak PPren gotorleku izaten jarraitzen du, ezker berria agertuta ere

  • Nuñez Feijooren hautagaitzak 41 eserleku lortu ditu, aurreko bozetan lortutakoak adina. En Mareak 16.000 bozkarengatik gainditu du PSdeG; biek hamalauna eserleku eskuratu dituzte.


2016ko irailaren 26an - 10:52
Alberto Nuñez Feijook 2012an lortutako gehiengo osoa berretsi du.

Sorpresarik ez Galizian. Inkestek aurreikusten zutena bete, eta gehiengo absolutua berretsi du PPk. Ez hori bakarrik: duela lau urteko emaitzak hobetu egin ditu Nuñez Feijooren hautagaitzak, eserleku kopurua mantendu eta bozka kopurua igota. Botoen %48 lortu dute popularrek.

Gainontzeko alderdiei ateratako aldeek azaleratzen dute PPren nagusitasuna; bigarren alderdi bozkatuenari, En Mareari, 27 eserleku atera dizkio. Podemos, Anova eta Esquerda Unidak osatutako koalizioak PSdeG gainditu du: bi alderdiek hamalauna eserleku eskuratu badituzte ere, 16.000 boto gehiago jaso ditu En Mareak.

Hala, sozialistek orain arteko bigarren postua galdu eta hirugarren indar bilakatu dira; lau eserleku gutxiago lortu dituzte, 18tik 14ra jaitsita.Bere aldetik, beheranzko joera gelditu ezinik dabil BNG. Sei diputatu izango dituzte nazionalistek: 13 zituzten 2005ean, 12 handik lau urtera eta zazpi 2012an.

PP, eskualde guztietan garaile

Galiziako lau probintzietan irabazi du PPk, eta eskualde guztietan ere eurak izan dira garaile. Dantza gehiago izan da bigarren posturako. A Coruñan eta Pontevedran En Marea kokatu da bigarren postuan, eta PSdeG Lugon eta Ourensen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
Heriotzaren merkatarien harrokeria

Moncloa jauregia, martxoak 18: industria militarreko elitea Espainiako presidente Pedro Sánchez eta Defentsa ministro Margarita Roblesekin bilduta. Azken lerroan, euskal ordezkaritza: Juan Ignacio López Gandasegui (Aernnova); Jokin Aperribay (SAPA); Carlos Azola... [+]


Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


EAJk Mundakako bere alkatea presionatzen zuen, udaleko idazkariaren gainetik aritzeko

Mundakako alkatea Mikel Bilbao zen gertaerak deskribatzen diren garaian, 2019 eta 2020an, eta EAJko herriko Uri Buru Batzarrak presioa egin zion aurreko udalak kontratatutako zerbitzu juridikoak berriz kontratatzeko. Udaleko idazkariak kontratazio horren aurkako txostena egin... [+]


Estatuaren edo eskuin muturreko taldeen lehen hamabi biktima onartu ditu Nafarroako Gobernuak

Eskuin muturreko taldeek eta funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen lehen hamabi aitorpenak egin ditu Nafarroako Gobernuak. Beste hirurogei espediente aztertzen ari da.


Eguneraketa berriak daude