Galdakaoko Udala Usansolo desanexionatzeko prozesua moteltzen ari dela salatu dute

  • Usansolo Herria (UH) taldeak prentsaurrekoa eman du, Usansolo Galdakaotik bereizteko 2016an martxan jarritako prozedura Galdakaoko EAJren eta batik bat Ibon Uribe alkatearen jarreragatik geldotzen ari dela salatzeko. Usansoloren mugak zeintzuk diren berresteko bertoko herritarren sinadurak aurkeztu dituzte.

Unai Brea @unaibrea
2017ko azaroaren 10a
UHko kideak, bildutako izenpeak Galdakaoko Udaletxean erregistratzen. (Arg.: Usansolo Herria)

2015ean aldatu zuen Bizkaiko Aldundiak herrialdean udal berriak sortzea galarazten zuen foru araua, beren-beregi Usansoloren segregazioa ahalbidetzeko hartutako erabakian. Ondoren martxan jarritako prozedura Batzorde Misto batek bideratu behar du, arauak zehazten duenez: ikerketak eskatu, udal berriaren mugak ezarri…   

UHk azaldu duenez, Batzorde Mistoaz gain Batzorde Parekidea ere sortu zuen Galdakaoko Udalak, “prozesua arintzeko asmoz”. Aitzitik, Ibon Uribe alkatearen jarrerak izapideak moteldu besterik ez du egin UHren esanetan, besteak beste Batzorde Parekidea ez baita bost aldiz baino batu urtebete inguruan, bilerak hamabostero egitea aurreikusita badago ere.

Bilera horietan aurrera jotzeko ekarpen gutxi egitea leporatu dio UHk Galdakaoko EAJri, eta aldiz, Usansoloren mugen gaiarekin “tematzea”, muga horiek berez 1989tik –aurreko desanexio saiakera baten ondorioz– ezarrita badaude ere. “Usansolo ez dela existitzen, ez dakitela zer den errepikatu du behin eta berriro EAJk”, azaldu dute UHko kideek. Bereziki, Usansolo herrigunetik kanpoko zenbait auzo (Labea, Arteta, Lekue, Isisi, Gorosibai) herriari ote dagozkion ezbaian jarri dute jeltzaleek, bertako herritar gehienek 2014an segregazioari buruz egin zen herri galdeketan parte hartu zuten arren.

Hori dela eta, sinadura bilketa egin dute irailean eta urrian, herritarrei galdetuz euren bizilekua Usansolotzat duten ala ez. Erroldatutakoen %75ek parte hartu dute; eta aipatutako auzoei dagokienez, berriz, biztanleen %60k esan du bere bizilekua Usansolo dela. Izenpeak Galdakaoko Udaletxean uzteko baliatu du UHk gaurko agerraldia.

Honenbestez, segregazio prozesua “blokeatzen ez jarraitzeko” eskatu diote EAJri eta Ibon Uribe alkateari.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Usansoloren segregazioa  |  EAJ  |  Galdakao  |  Usansolo

Usansoloren segregazioa kanaletik interesatuko zaizu...
2018-01-19 | Andoni Mikelarena
Usansolo Herria plataformak salatu du EAJk deskonexio prozesua "blokeatu" duela

Bizkaiko 113. herria izan nahi du Usansolok, hala erabaki zuten 2014. urtean egindako kontsultan eta 2017an egin zuten sinadura bilketan. Deskonexiorako bide orria adostu zuten alderdi eta instituzioekin, orain ordea EAJk prozesua blokeatu izana salatu du UHk.


2016-11-15 | Ainhoa Bretos
Usansoloren desanexioa bideratu behar duen batzordearen osaketari helegitea aurkeztuko diote

Usansolo Herria (UH) elkarteak agerraldia egin du Galdakaoko Udaletxearen aurrean. Usansoloren desanexio prozesuan Galdakaoko alkateak izandako jarrera salatu du bertan, hala nola Batzorde Parekidearen eraketa.  


2016-10-25 | Ainhoa Bretos
Galdakaoko EAJk Usansoloko desanexio prozesuan izandako jarrera salatu du Usansolo Herria taldeak

Usansoloko desanexio prozesuaren barnean, Galdakaoko alkateak ohiz kanpoko Bozeramaile Batzordea antolatu duela salatu du Usansolo Herria (UH) elkarteak. Aukeraketa hori modu pribatuan egin izana leporatu dio.  


2015-03-04 | Unai Brea
Udal berriak sortzea galarazten zuen araua aldatu du Bizkaiko Aldundiak

Bizkaiko Foru Aldundiak men egin dio Batzar Nagusiek otsailaren 3an onartutakoari, eta 2012tik indarrean dagoen foru araua aldatzea onartu du. Arau horrek Bizkaian udal gehiago sortzea debekatzen du.


2015-02-03 | Unai Brea
Usansoloren desanexioari atea zabaldu diote Bizkaiko Batzar Nagusiek

Udal berrien sorrera debekatzen duen araua aldatzeko proposamen bat egin dezan eskatuko diote Bizkaiko Batzar Nagusiek Aldundiari, EH Bilduren mozio bat onartu ondoren. Hala, apur bat hurbilago du Usansolok Galdakaotik bereizteko aukera.


2014-11-28 | Unai Brea
Usansoloren segregazioa baimentzeko eskatuko dio Galdakaok Bizkaiko Aldundiari

Udalbatzak PSE-EEren mozioa onartu du. Sozialistek ez eze, Usansolo Herria, Bildu eta Galdakao Bizirik taldeek alde bozkatu dute. PPk ezezkoa eman du eta EAJ abstenitu egin da.


2014-11-24 | Malen Aldalur
Usansolok hitz egin du: boto-emaileen %90 udalerri bihurtzearen alde

3.000 herritarrek zuten boto eskubidea Usansolo udalerri bihurtzeari buruzko galdeketan eta %73k bozkatu dute, horietatik %90ek desanexioaren alde. Galdeketa Usansolo Herria plataformak antolatu du eta ez du balio juridikorik.


2014-11-23 | Unai Brea
Desanexioak
Erabakitzeko eskubidea udal mailakoa ere bada

Azaroaren 23an erreferendumera deituta daude Usansoloko herritarrak. Oraingoz Galdakaoko auzoa dena udal bihurtzea gura duten esan beharko dute. Emaitza ez da juridikoki loteslea izango, baina bai politikoki esanguratsua. 2012tik udal berrien sorrera galarazten duen araua aldatzeko prest agertu da Bizkaiko Foru Aldundia, Usansolok udala izateko borondatea adierazten badu. 1983tik Euskal Herrian sortutako 36.a litzateke. Bitartean, zer gertatuko ote da Igeldon?   


2014-10-07 | Malen Aldalur
Usansolo Galdakaotik desanexionatzeko galdeketaren alde agertu da EAJ

Usansoloko galdeketa ofizialaren alde agertu dira EAJko Bizkaiko batzarkideak eta erabakia “errespetatuko” dutela esan dute. Galdakaoko Udalak ere galdeketa babestuko du eta ostegunean batzartuko da Ibon Uribe alkatea galdeketaren aldeko plataformako kideekin azken xehetasunen inguruan hitz egiteko.


2014-09-11 | Unai Brea
Usansoloko herri galdeketari trabarik ez ipintzeko eskatu dio EH Bilduk Bizkaiko Aldundiari

Usansoloko Erreferendumerako Talde Eragileak irailaren 4an Bizkaiko Batzar Nagusiei eta Aldundiari egindako eskariarekin bat egin du EH Bilduk. Oraingoz Galdakaoko auzoa dena udal bilakatzeari buruzko herri galdeketa deitu dute azaroaren 23rako, eta koalizio abertzaleak kontsulta hori erraztu dezan galdegin dio herrialdeko gobernuari.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude