Galdakaoko EAJk Usansoloko desanexio prozesuan izandako jarrera salatu du Usansolo Herria taldeak

  • Usansoloko desanexio prozesuaren barnean, Galdakaoko alkateak ohiz kanpoko Bozeramaile Batzordea antolatu duela salatu du Usansolo Herria (UH) elkarteak. Aukeraketa hori modu pribatuan egin izana leporatu dio.  


2016ko urriaren 25an - 11:32
Galdakaoko EAJk Usansoloko desanexio prozesuan erabilitako moduak salatu ditu Usansolo Herria elkarteak. (Arg.: UH)

2015eko martxoan Bizkaian udal gehiago eratzea galarazten zuen araua aldatzea onartu zuen Bizkaiko Foru Aldundiak, Usansolo udal bihurtzea ahalbidetuz. Horren harira, 2016ko ekainean Usansoloko desanexio prozesua bideratuko duen bide orria onartu zen.

Bertan sinatutakoaren arabera, Usansolo eta Galdakaoko sei pertsonak osatuko lukete Batzorde Mistoa, bakoitzetik hiruna kide. Usansoloko aldeko kideak azken udal hauteskundeetan emandako emaitzen arabera aukeratu ziren. Galdakaoko aldeari dagokionez, alkateak eta bi zinegotzik osatuko dutela zehaztu zen.  

Galdakaoko alkateak Bozeramaile Batzordea antolatu zuen irailean, eta zinegotzi ordezkari biak EAJkoak izango direla esan zuen. Usansolo Herria (UH) elkarteak adierazi du erabaki horrek erakusten duela “zein urrun dauden parte hartzea eta gardentasuna”. Izan ere, “gai publikoak osoko bilkuretan jorratu behar” direla azaldu du, herritarrak bertara daitezkeen guneetan.

Hori dela eta, UHk eskaera bat aurkeztu du, alkateak izandako jarreraren arrazoi juridiko eta politikoak azaltzeko eskatuz. Galdakaoko EAJk erabilitako moduarekin ados ez daudela adierazi dute UH elkarteko kideek, eta “oztopo guztien gainetik, Usansolo Bizkaiko 113. udalerria bihurtuko duen prozesua abiatzeko unea” dela azaldu dute.

2014ko azaroaren 23an Usansolo Galdakaotik banatzeari buruzko herri galdeketa egin zen. 2.187 pertsonak hartu zuten parte, aldeko 1.964 bozka izan ziren, eta kontrako 190.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Usansoloren segregazioa
2023-06-30 | Ilargi Manzanares
Espainiako Gobernuak Usansolo Galdakaotik bereiztea errefusatu du

Lurralde Politikako Ministerioak ukatu egin du eskaera, ez duela gutxieneko biztanle kopurua (5.000) argudiatuta. Kudeaketa batzordeak, Galdakaoko Udalak eta Bizkaiko Aldundiak erabakiaren kontrako errekurtsoa jarriko dute.


Usansolo herri izateko legedia aldatzea eskatu dute EAJk, EH Bilduk eta Ahal Duguk Espainiako Kongresuan

Usansolotarrek 30 urte daramatzate herri izateko lanean, eta orain bide horren azken txanpan daude. Espainiako Legedian, aldiz, oztopoak egon daitezke eta horiek gainditzeko, asteazken honetan EAJk, EH Bilduk eta Ahal Duguk proposamen bateratua aurkeztu dute Madrilen.


2022-10-03 | ARGIA
Usansoloren desanexioa onartu daiteke Bizkaiko Batzar Nagusien hurrengo bileran

Larunbatean, desanexioaren aldeko aldarria berriz atera dute kalera Usansolon, eta urriaren 15erako mobilizazioa deitu dute. Bizkaiko Batzar Nagusietan beren borondatea bete dadila, hori lortu nahi dute ekimenokin. Izan ere, Bizkaiko Batzar Nagusien hurrengo bileran bozkatuko... [+]


2022-03-30 | ARGIA
Hirugarren aldiz, Usansolo udalerri bilakatzearen aldeko hautua nagusitu da herri-galdeketan

Igandean herri-galdeketa egin dute, eta Usansoloren desanexioaren aldeko postura nagusitu da. Bozka eman dutenen %81,54 Usansolo Galdakaotik bereizi eta udalerri bilakatzearen alde agertu da.


Eguneraketa berriak daude