Gaixotasun larriak dituzten presoen herrietako alkateek batzordea osatu dute

  • Batzordea osatu dute Lasarte-Oriako, Aguraingo, Hernaniko, Larrabetzuko, Ondarroako, Errenteriako eta Arbizuko alkateek. Larri gaixo dauden presoak dituzte herri horietan, eta indarrak batzea erabaki dute aske utzi ditzaten. Arbizuko alkate Miren Mendinuetak azaldu duenez, “kartzela ez da gaixotasun larria tratatzeko lekua”.


2013ko maiatzaren 03an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Batzordeko sei kide prentsaurrekoan (Argazkia: Argazki Press)

Azken hilabeteetan Xabier Lopez Peñaren eta Anjel Figueroaren heriotzek kezkatuta eratu dute batzordea, kasu horiek egoera “muturrekoa” dela erakutsi baitute, kideen ustez. Hernaniko udaletxean egindako agerraldian adierazi dutenez, nazioarteko nahiz Espainiako legediak presoen eskubideak errespetatzeko eskatzen dute.

Elkarrizketak izango dituzte alderdi politikoetako eta erakundeetako ordezkariekin, egoera aztertu eta konpromisoak adosteko. “Urratsak emateko garaia da, gatazka gainditzeak denon inplikazioa eskatzen baitu. Heldutasun politikoa erakutsi behar dugu”, adierazi du Mendinuetak.

Jaiki Hadi elkarteak jaso duen zerrendak larri gaixo dauden hamabost preso biltzen ditu. Horien artean, batzordea osatu duten herrietakoak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude