Demokraziaren zutabeetako bat omen da gutxiengoak gehiengoak adina eskubide izatea. Baina badakigu askotan ez dela hala izaten eta gaixotasunen eremuan beste horrenbeste gertatzen da: oso pertsona gutxik dituzten gaixotasunak baztertuta daude, besteekin konparatuta. Gaixotasun arraro esaten zaie, gaixotasun umezurtz ere bai. Milaka dira, eta haien biktimak batasuna dute gizartearen axolagabekeriaren aurkako arma nagusia: gaitzak banan bana hartuta, oso gutxi dira, baina Europan 40 milioi lagun inguruk dauka mota honetako eritasunen bat.
http://www.argia.eus/argia-astekaria/2090/sintoma-larriek-arreta-eskasa/osoa