Gaixo mentalen arazo handienetakoa bizi duten estigma da

  • Lau pertsonatik batek buruko gaixotasunen bat izango du bizitzako momenturen batean. Mendebaldeko gizarteetako eguneroko ogia izan arren, gaixo mentalak gutxietsiak eta baztertuak dira. Gaixoei eritasunak baino sufrimendu latzagoa eragiten die gizarteak bizkarra eman izanak. Urriak 10, Buruko Osasunaren Nazioarteko Eguna izanda, estigma menperatzeko kontzientziazio ekitaldiak izango dira hainbat herritan.


2014ko urriaren 10an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Lau pertsonatik batek buruko eritasunen bat izango du bere bizitzan zehar.

Buruko eritasun asko ez dira izaten bizitza osorakoak, hasi eta buka egiten dira eta gaixo horiek senitartekoen, lagunen eta profesionalean laguntzaz gaixotasuna gainditzen dute.

Bai epe zehatzeko gaixotasunen, bai betiko eritasunen kasuan, inguruaren babesa oso garrantzitsua da; osasun adituen ustez, gaixoa errekuperatzeko oztopo handienetakoa (eritasuna bera baino) estigma baita.

"Eskizofrenikoa bada…"

"Bortitza da, edo ezinezkoa da aurretik jakitea zer egingo duen. Ez da inoiz lana egiteko gauza izango. Ezingo du osasun etxe batetik kanpo bizi. Ez du bizitza sozialik izango". "Depresioak dituen pertsona bada, nortasun ahulekoa da. Bikotekidea edukitzerik ez du izango, ezta seme-alabarik ere".

Uste ustelak dira, baina gizartean oso barneratuak. Bizilagunak, enplegua emango dionak, kazetariak, gizarte eta osasun langileak eta familiak berak ditu halako aurreiritziak.

Jada ez dago garai bateko psikiatrikorik, "zoroa" hitza gero eta gutxiago erabiltzen da, baina eroetxetako hormak erori badira ere, muga ikusezinek hor jarraitzen dute.

Informazio gehiago:

Artikulu honetan (ARGIA, 2337. zenbakia) Idoia mintzo da, eskizofrenia duen Xabierren arreba. Halako gaixoak familiarekin duen harremana, gizarteak berarekiko duen pertzepzioa eta osasun zerbitzuek emandako tratua kontatzen ditu. .


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Irati Unamunzaga eta Jon Arriaga. Dolu perinatala
"Mina ez da tapatu behar; bizi egin behar da, aurrera egiteko"

Iaz, irailaren 9an, jaio eta egun gutxira zendu zen Irati Unamunzagaren eta Jon Arriagaren umea, Nare. Haurdunalditik beretik, bidearen gazi-gozoak konpartitu dituzte ingurukoekin, naturaltasunez, eta dolu perinatalaren prozesuarekin beste pauso bat egitea erabaki dute:... [+]


2024-04-05 | ARGIA
Hegazti gripea behitegietara zabaltzen ari da AEBetan

Hegazti gripea behien ganadutegietara ari da zabaltzen AEBetan eta kezka iturri da, gutxienez pertsona bat ere kutsatu delako. Bitartean, oilategietan gripeak sorturiko kalteen ondorioz arrautzen prezioa gorantz doa etengabe.


Antibiotikoekiko erresistentzia

Antibiotikoekiko erresistentzia XXI mendeko erronka handienetako bat bihurtu da. Izan ere, antibiotikoek milioika pertsonaren heriotzak eragotzi dituzte, terapian erabiltzen hasi zirenetik. Baina haien erabilera desegokiaren ondorioz, antibiotiko batzuek eraginkorrak izateari... [+]


Eguneraketa berriak daude