Espainiako Max errebelazio saria jasotzeko hamalau hautagaien artean dago Gaitzerdi konpainia. Euria esan eta euria egitea ikuskizuna Joseba Sarrionandiak landutako mundu imajinarioan dago oinarrituta, eta Borja Ruiz da zuzendaria. Euskaraz idatzitako antzezlan onenaren sarirako hautagaiak, berriz, Arantxa Iturbe eta Agurtzane Intxaurragaren Aitaren bidaiak eta Jon Urrozen Bestela ondo ezta? lanak dira. Sariak maiatzaren 9an banatuko dira Kordobako (Espainia) Antzoki Handian.