argia.eus
INPRIMATU
“Gai sozialak baino, giza harremanak interesatzen zaizkit kantuak egiteko”
2003ko maiatzaren 06a
"Taldeekin lan egiten ohituta nago, ez bakarka; nik ez dut nire burua ikusten gitarra soil batekin. Beti gustatu izan zait talde batekin lan egitea; musikarien ekarpena oso garrantzitsua da niretzat. Horregatik bigarren diskoan banda bat osatu nuen eta honetan ('Gauak, neskak eta maletak' diskoan) ere berdin. Ez dut nire burua ikusten kantautore tradizionalen formatuan, nahiago dut rock klabeetan lan egitea". (2003/05/06)