argia.eus
INPRIMATU
Gaddafi hil dute errebeldeek
  • Atzo hil zuten Muamar al-Gaddafi Sirten. NATOren bonbardaketa batean zauritu zen eta ondoren errebeldeek hil zuten. Gaddafiren heriotzarekin 42 urteko diktadurari amaiera eman zaio.

    NATOk eta AEBk esan dute ez dutela Gaddafiren heriotzaren inguruko informazio zehatzik. Ustez zulo batean zegoen ezkutatuta eta harekin batera, bere oso gertuko beste bi pertsona ere hil dituzte: Abu Baker Yunus eta Gobernuko bozeramailea zen Ibrahim Musa. Bere semeetako bat ere atxilotu zuten.

2011ko urriaren 21a
Gaddafi artxiboko irudi batean

42 urtez izan da Libiako aginteko buru, 1969tik, eta beste hainbat herrialde arabiarretan bezala, agintea uztera behartu zuten udaberrian sortu ziren protestek.

- The New York Times egunkariak hilabetez hilabeteko argazki galeria osatu du.