Gabriel Arestiren bizitzari buruzko eleberri grafikoa aurkeztu dute

  • Gabriel Aresti BioGrafikoa eleberri grafikoa (egin klik aurrerapena ikusteko) aurkeztu dute Erroa argitaletxeak, Adur Larrea lanaren egileak eta Gabriel Aresti Kultura Elkarteak. Poeta bilbotarraren obra baino, haren bizitza eta izaera islatzea izan du Larreak helburu. Helburu horretarako, komikia ezin euskarri egokiagoa dela iritzi dio Larreak.


2015eko azaroaren 19an - 16:53

Aresti zenaren senideek eta Zenbat Garak osatzen duten Gabriel Aresti Kultura Elkartea izan da lanaren sustatzailea. Lehenbizikoekin elkarrizketa luzeak egin ditu Adur Larreak, eleberrirako dokumentazio bila. Horrek balio izan dio idazlearen alderdi humanoaz jabetzeko, literarioaz ez ezik.

Emaitza Arestiri jazotako pasadizoak eta gertaera historikoak uztartzen dituen lana da, baita egileak asmatutako Arestiren zenbait gogoeta eta iritzi ere. Euskaraz eman arren, gaztelaniazkoak dira pasarte batzuk, garaiko hizkuntza egoera hobeto islatzeko, eta “idazlearen euskarekiko harremana erdaratik abiatu zelako”, aurkezpenean azaldu dutenez.

Zenbat Garako Xabier Monasteriok hitz egin du Gabriel Aresti Elkartearen izenean. Besteak beste esan du Arestiren ondarea zabaltzeko jardunean hiru ardatz dituztela kontuan: euskara, Bilbo eta justizia soziala. “Gabrielen biografia hau eginik hiru helburuok bete ditugulakoan gaude”.

Monasterioren esanetan, komikiaren ohiko ezaugarriei zinemako beste batzuk gehitu zaizkio Adur Larreak egindako lanean: plano aldaketak, zoomak, elipsiak, travellingak…

Liburuak 100 orrialde ditu eta 20 euroan egongo da salgai.

Xabier Monasterio (ezkerrean) eta Adur Larrea, liburuaren aurkezpenean.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gabriel Aresti
2023-10-17 | Ahotsa.info
Gabriel Arestik itzulitako 'Internazionala' kantaren bertso guztiak aurkitu dituzte

Karmelo Landa Arestiren obraren adituak eman du aurkikuntzaren berri Katakraken. Patxi Gaztelumendiri esker, Anaitasuna aldizkariko 1977ko zenbaki batean osorik argitaratu zen kantaren bertsioa aurkitu dute. Hilabete batzuk lehenago Euskadiko Ezkerra koalizioaren mitin batean... [+]


2017-11-05 | Dabi Piedra
Bilbo Arestirekin zorretan

Gabriel Aresti adiskideen begietan mahai inguruaren kronika. Urriaren 16an, Bilboko Bidebarrieta liburutegian aritu ziren Karmelo Landa, Josu Torre eta Anjel Zelaieta.


Gabriel Arestiren kontzentrazio-kanpoetan

Arrazoia dute: porlanaren abiadura handiko hedapenak badu zerikusia bizimoduak eta hizkuntzak suntsitzearekin.


Ondo dago Bilboko Alondegiari Iñaki Azkunaren izena jartzea

Bide azkarretik eta hauteskunde giroan jarri diote Bilboko Alondegiari Iñaki Azkuna izena, iaz zendutako Bilboko alkatea gogora ekartzeko, baita jeltzaleak egin zuen apustua ere, “kulturak hiriaren eta pertsonen eraldaketan eragin zezan”. Erabakiaren... [+]


2014-05-14 | ARGIA
Gabriel Arestiren 'Harri eta herri' gaur 50 urte plazaratu zen

1964ko maiatzaren 14an argitaratu zen Gabriel Arestiren Harri eta herri liburua, Kuliska Sorta bilduman, Zarauzko Itxaropenak inprimatua.


Eguneraketa berriak daude