G7aren hurrengo goi-bilera Biarritzen egingo da

  • La Malbaieko hitzordua bukatu eta berehala,  Emmanuel Macron Frantziako presidenteak G7aren hurrengo goi-bilera Biarritzen egingo dela baieztatu die komunikabideei .

Buruzagiak

2018ko ekainaren 11n - 09:35

“Nazioarteko ekitaldiak hartzeko esperientzia eta hotelak ditugu” azaldu du Eliseoko nagusiak. Goi-bilera 2019ko ekainaren hasieran izango da baina eguna zehaztu gabe dago.

“Hiriak oihartzun handia hartuko du eta ekonomikoki ere irabaziak egongo dira” dio Didier Borotra Biarritzeko alkateak.

Hiritarrak kezkatuta daude “segurtasun indarren areagotzeak gastu handia ekarriko du”. Kanadan, segurtasun indarretan 250 milioi dolar gastatu dituzte.

Kanadan 8000 polizi jarri dituzte bi eguneko goi-bilera honetarako, segurtasun indarretan 250 milioi dolar gastatuz.

Azken G7a La Malbaien (Kanadan) ospatu da pasa den ostiral eta larunbatean eta bertan batu dira Alemania, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Frantzia, Italia, Japonia eta Erresuma Batuko buruzagiak.  

Muga-zergak murriztea eta Munduko Merkataritza Erakundea berriztatzea izan dira hartu dituzten konpromisoak.

 
Desadostasunak nagusi

Justin Trudeau Kanadako lehen ministroak bilera eta gero egindako adierazpenak, “faltsuak direla” adierazi du Donald Trump AEBetako presidenteak. “AEBetako muga-zergak iraingarriak direla esan du Trudeauk baina hori ez da egia” dio Trumpek.

Ostiral zein larunbatean ezberdintasunak nagusi Kanadako bileran. Honen aurrean Donald Trumpek  AEBetako presidenteak adierazpen bateratua ukatu eta muga-zergak igotzeko keina egin du.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Politika
"Enpresa pribatuen esku utzi da segurtasun publikoaren norabidea"

Ertzaintzaren azken hamarkadako bilakaera teknologikoa aztertu du bere liburu berrian Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetari, kriminologo eta ARGIAko kolaboratzaileak. Segurtasunaren industria ikertu eta Ertzaintzarekin duen lotura plazaratu du, La Ertzaintza que viene... [+]


Utopikook

Monzonek esana da, "utopikoak egiten diote munduari aurrerarazi". Azken aldian, ordea, euskal politikagintzan boladan jarri da pragmatismo kontzeptua. Gizapediaren arabera, pragmatismoa da gizarteak dituen arazoei irtenbide praktikoak proposatzen dizkien filosofia... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


'Bakegileak' errugabetzeko eskatu dute hainbat eragile eta sindikatuk

Txetx Etxeberrik eta Beatrice Mollek ETAren armagabetzearen auzian egindako lana epaituko dute Parisen, apirilaren 2an eta 3an. Mobilizazioak deitu dituzte Euskal Herriko zapi hiriburuetan apirilaren 3rako.


Eguneraketa berriak daude