G20aren inguruko liskarrengatik atxilotutakoak epaitzen hasi dira Hanburgon

  • Astelehenean abiatu da Hanburgoko Probintzia Auzitegian uztailaren 7 eta 8an G20 goi bileraren karietara izandako liskarrengatik atxilotutakoen aurkako epaiketa. 100 lagunetik gora epaituko dituzte, tartean David Rincón 31 urteko bilbotarra.


2017ko abuztuaren 29an - 12:30
G20an atxilotutakoen askatasuna eskatzeko elkarretaratzea, Bilbon (Arg.: Sare Antifaxista)

Momentuz pertsona biren aurkako prozedura jarri da martxan, eta ez dute zehaztu noiz hasiko den uztailetik Alemanian preso dagoen Rincónen aurkako prozedura. Epaitegiak eman du zigor bat dagoeneko, lehen eguneko saioaren ostean: 21 urteko holandar bati 31 hilabeteko espetxealdia ezarri diote, uztaileko liskarretan poliziari botilak jaurtitzeagatik.

David Rincónen abokatuak uztailean salatu zuen juridikoki babesgabe zegoela bere bezeroa, haren aurkako salaketa zehazki zein zen ez baitzekien. Liskarretan bertan ez baizik eta lagun batzuekin afaltzen ari zela atxilotu zutela ere nabarmendu dute. Rincónen askatasunaren aldeko hainbat ekintza izan dira udan, bereziki amaitu berri den Bilboko Aste Nagusian.

Bestalde, Hanburgoko Barne Saila 60 poliziak uztaileko liskarretan izandako jarduera ikertzen ari da, manifestarien aurka ustez egindako delituengatik. Haietako zortziren kontrako salaketak poliziaren barrutik iritsi dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Globalizazio neoliberala
Maya trenaren obrek dagoeneko 10 milioi zuhaitz baino gehiago bota dituzte Mexikoko hego-ekialdean

1.500 kilometro baino gehiago izango ditu trenbideak, zeinak Mexikoko hego-ekialdeko bost estatu bilduko dituen: Campeche, Chiapas, Quintana Roo, Tabasco eta Yucatan. Maya trenaren kudeaketa Armadaren esku utzi zuen pasa den hilean Andres Manuel Lopez Obrador presidenteak.


Berriz mahaigaineratu dute Mercosur-EB merkataritza askerako akordioa, klima larrialdirik ez balego bezala...

Berriz ere mahai gainean dute Europar Batasunak eta Mercosur-ek –Argentinak, Brasilek, Paraguaik eta Uruguaik– 1999az geroztik izenpetu nahi luketen akordioa. Trantsizio ekologikoaren aurkako norabidea hartzea litzateke hitzarmen hori izenpetzea, eta beste behin... [+]


Ez adiorik, Tuvalu

2022ko abenduan Tuvalu uharte-estatu ttipiak iragarri zuen Metabertsora pasatuko dela. 26 kilometro karratu baizik ez dauzkan artxipelagoa itsasoak bere igoerarekin irensteko arriskuan dago eta horregatik nahi dute ziberespazioan iraupena segurtatu. Simon Kofe Atzerri... [+]


2023-02-13 | ARGIA
“Supermerkaturik gabeko otsaila”, hurbileko jatetxe, komertzio eta baserriei kontsumitzeko

Zazpigarren urtez segidan, Suitzako En Vert et Contre Tout elkarteak antolatu du Février sans Supermarché ekimena, helburutzat daukana herritarrak animatzea hilabetez beren erosketak ez egitera banaketa konpainia handien super edo hiperretan, baina hurbileko... [+]


2022-12-16 | Sustatu
Amazonen kutxatila-biltegi baten kontrako trollgintza

Irudi hau ez dago manipulatuta. Euskarazko Mastodon instantzia batean erabiltzaile batek egindako argazkia da, Hego Euskal Herriko bazter batekoa. Amazonen locker edo kutxatila-biltegi hauek hainbat bazterretan agertu dira azken urteotan, eta testu jakin batekin egon ohi dira:... [+]


Eguneraketa berriak daude