Espainiako Futbol Ligak 28 eta 29. jardunaldiak publikorik gabe egiteko erabakia hartu du. Martxoaren 15eko Real-Osasuna eta martxoaren 21eko Alaves-Real eta Eibar-Athletic derbiei eragingo die neurriak.
Santander Ligak hartu du erabakia, eta datozen bi asteetan futbol zelaiak zalerik gabe egongo dira. Gaur, martxoaren 10ean jokatuko den Eibar eta Realaren arteko partiduari ere eragingo dio, taldeek baieztatu bezala.
El Eibar – Real Sociedad de hoy se disputará a puerta cerrada https://t.co/NNrOZXY6Ny#EibarRealSociedad pic.twitter.com/DX5jz7gq9O
— SD Eibar (@SDEibar) March 10, 2020