argia.eus
INPRIMATU
Futbol 7 Hendaian: preso eta iheslarien aldeko ekitaldia
  • Urtero legez, preso eta iheslari politikoak sostengatzeko, Futbol 7 Txapelketa eginen da Hendaian. 15. edizioa abian dago jada. Maiatzaren 26an izanen da, datorren larunbatean, Hendaiako Ondarraitz Errugbi zelaian.

ARGIA @argia 2018ko maiatzaren 22a
Afixan, ekitaldiaren programa.

Antolatzaileen afixa eta bideoa jaso ditugu. Beren hitzetan, inoiz baino talde gutxiagok eman du izena aurten. Mezu honen bidez azken orduko deia zabaldu nahi dute.

Izena emateko helbidea: labur.eus/futbol7