Fujimori Peruko presidente ohia indultatu du Kuczynski presidenteak

  • Gizateriaren aurkako krimenengatik espetxean zigorra du Alberto Fujimori Peruko presidente ohiak. “Arrazoi humanitarioak” argudiatuta, indultua eman berri dio Pablo Kuczynski egungo estatuburuak. Presidente ohiari barkatzeko erabakia Kucznyski kargugabetzeko saiakera baten ostean iritsi da, Fujimoriren alderdiko hamar diputatuk presidentea babestu ostean.


2017ko abenduaren 26an - 09:42
Alberto Fujimori hamar urtez izan zen Peruko presidente

Presidenteak aurkeztutako agirian zehazten denez, “terminala ez den eritasun larri, degenerativo, progresivo eta sendaezina du Fujimorik”. Hori dela eta, erietxe pribatu batean dago zaintza bereziko unitatean. Espetxeko baldintzek osasun egoera larritu dezaketenez, “arrazoi humanitarioengatik” bere gain zituen zigor guztiak deuseztatzea erabaki du. Besteak beste, 25 urteko espetxealdia betetzen ari zen, gizateriaren aurkako krimenak direla eta.  

Kucznyski presidentea ustelkeria kasu batean egon daitekeela eta, kargugabetzeko bozketa egin zuten Peruko Kongresuan pasa den astean. Herri Indarra alderdiak, Fujimoriren alderdiak, gehiengo osoa dauka eta diputatu guztien babesarekin presidenteari aginte makila kentzeko parada zuten. Hala, hamar ordezkarik abstentzioa eman zuten, Kuczynskiri babesa eskainiz. Ondoren iritsi zen oposizioko taldeen haserrea eragin zuen gertakaria: Kenji  Fujimori presidente ohiaren semeak esan zuen Kuczynskik babesaren trukean bere aitaren indultua eman ziola. Oposizioak protestak antolatu ditu, eta biktimek, berriz, nazioarteko auzitegietara joko dute, indultua baliogabe utz dezaten.

1990ean irabazi zituen hauteskundeak Alberto Fujimorik. Hamar urte egon zen boterean eta autoritarismo gogorra ezarri zuen lehen unetik. Esaterako, ezkerreko talde armatuen aurka gerra piztu zuen, errepresio gogorra ezarri zuen eta politika neoliberalak jarri zituen martxan. 2009an 25 urteko kartzela zigorra ezarri zion epai batek, armadaren ezkutuko talde batek Barrios Altosen eta Cantutan egindako 25 hilketen erantzule egin ostean.

.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Peru
Repsol, demonioak hemen eta han

Davoseko talaimendi distiratsu eta zuritik hitz egin digu Repsoleko sheriffaren ahotsak, denok entenditzeko moduan: “We have to broaden our mind”. Alegia, mentalitatea zabaldu behar dugula, ezin dugula pentsatu erregai fosilik gabe bizi gaitezkeenik. Ze uste zenuten... [+]


Repsol, demonioak hemen eta han

Davoseko talaimendi distiratsu eta zuritik hitz egin digu Repsoleko sheriffaren ahotsak, denok entenditzeko moduan: “We have to broaden our mind”. Alegia, mentalitatea zabaldu behar dugula, ezin dugula pentsatu erregai fosilik gabe bizi gaitezkeenik. Ze uste zenuten... [+]


Lourdes Huanca
"Herri indigenentzat Boluarte ez da presidentea, usurpatzailea da"

Lourdes Huanca ekintzaile feminista eta nekazari perutarra Europan ibili da azken hilabetean, egoera salatzeko asmotan. Peruk Espainiako Estatuan duen enbaxadak komunikatu ofizial batean adierazi du Huanca gezurretan dabilela, eta ohartarazi egin gaitu hedabideok kontuz... [+]


Pedro Castillo
"Munstro gisa aurkezten naute, Peruko presidentea naiz"

Abenduaren 7tik kartzelan, Pedro Castillok bere burua Peruko legezko presidentetzat du. El Salto-k hainbat galdera helarazi ahal izan dizkio, eta Chotako politikariak galdera horiei erantzun die espetxetik. Castillok prozesu konstituziogile bat eskatu du bere herriarentzat, eta... [+]


Eguneraketa berriak daude