"Hilekoa jaitsi zitzaidan, eta nekatuta nengoen": tabuak hautsi dituen igerilari txinatar olinpikoa

  • Jarraitzaileek txalotu egin dute Fu Yuanhuiren jarrera, Txinan ezohikoa delako. Viviam Kam kazetariaren arabera, igerilariaren adierazpenek “eztabaida publikoari atea zabaldu” diezaiokete.


2016ko abuztuaren 17an - 12:59
Fu Yuanhuei, bakarkako lanean brontzezko domina irabazi ostean.

“Ez dut nahi bezain ondo igeri egin, eta barkamena eskatu nahi diet taldekideei”, azaldu zuen Fu Yuanhui igerilari txinatarrak 4x100 metroko erreleboetako proba amaitu berritan. Ez zuen zalantzarik izan bere errendimenduaren beherakadaren zergatia azaltzerakoan: “Atzo hilekoa jaitsi zitzaidan, eta sekula baino nekatuago sentitu naiz”.

Yuanhuk gaiaz naturaltasunez hitz egin izanak hautsak harrotu ditu Txinan. BBC-ren arabera, Weiboo sare sozialean goraipatu egin dute igerilariaren jarrera: “Gauza normala da, zergatik ezin da aipatu? Fu Yuanhui bikaina da”, zehaztu du sareko erabiltzaile batek.

Herrialdean tabua da hilekoa, Viviam Kam CNN-ko kazetariak azaldu duenez: “Orokorrean, ez da hilekoaz eta osasun produktuez hitz egiten”. Horregatik, Yuanhuren adierazpenek “eztabaida publikoari atea zabaldu” diezaiokela uste du. Eta agian adibide izan daiteke Txinatik kanpo ere.

Faktore kulturalen garrantzia

Kate bereko Dong Serena kazetariak azaldu duenez, Txinako farmazietan tanpoiak bilatzea ez da erraza. Bere kasua jarri du adibidetzat; AEBetara joan aurretik sekula ez zuen ikusi tanpoi bat, ezta bere lagunek ere: “Estatu Batuetatik itzuli nintzenean, lagunei gaiaz galdetu eta ea min ematen duen galdetu zidaten”. Cotton Inc. enpresaren arabera, Txinan %2k soilik erabiltzen ditu tanpoiak, AEBtan %42k darabiltzan bitartean.

Faktore kulturalak aipatu ditu Lien Duang 70 urteko erretiratuak: “Orain agian ez, baina duela 30 urte Txinako emakume gehienek ez zuten begi onez ikusten tanpoiak erabiltzea, birjintasuna galtzen zutela pentsatuta”. Zehaztu du garai batean Txinako erregeekin ezkontzeko birjintasuna mantendu beharrak eragina izan duela uste horretan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Olinpiar Jokoak
2024-03-31 | Xabier Rodríguez
Paris 2024
Eredu olinpiko ezagun baten sintomak

Hiri bat Olinpiar Jokoen antolatzaile izendatzen dutenean, biztanleen artean  ilusioa sortzea da helburuetako bat. Asko dira hartu beharreko erabaki polemikoak, eta herritarren babesa izateak lana errazten du. Hala ere, 2017an Nazioarteko Olinpiar Batzordeak (NOB) Paris... [+]


2022-12-29 | Jon Torner Zabala
Gizonezkoek ere lehiatu ahal izango dute igeriketa artistikoan 2024ko Joko Olinpikoetan

Nazioarteko Olinpiar Batzordeak onartu du gizonezkoek ere lehiatu ahal izango dutela taldekako igeriketa artistikoan, 2024an Parisen egingo diren Joko Olinpikoetan.


2022-12-21 | Jon Torner Zabala
Elurraren turismoari lotutako espekulazioa salatu du Kataluniako Stop Jocs Olímpics plataformak

Baqueira Beret-eko eski estazioan eman du prentsaurrekoa 2030eko Neguko Joko Olinpikoak antolatzeko 'Bartzelona-Pirinioak' hautagaitzaren kontrako Stop JJOO plataformak, luxuzko 38 etxebizitza eraikitzen ari diren lekuan bertan.


2022-11-02 | Jon Torner Zabala
2024ko Joko Olinpikoak: Baionako festak, kolokan?

Litekeena da 2024an Baionako festak beste data batean egin behar izatea, eta bertan behera geratzeko arriskua ere badago, bertan egon beharko luketen polizia gehienak Pariseko Joko Olinpikoetan izango direlako.


Iñigo Llopis, igerilaria
“Ilusio handiena Parisera joatea da”

Iñigo Llopis igerilari donostiarrak hiru domina irabazi ditu Munduko Txapelketan eta 2021eko Tokio Paralinpiar Jokoetatik zilarra ekarri zuen etxera. Konporta Kirol Elkartean aritu ondoren, Basque Team klubean dabil gaur egun, “Gipuzkoan maila handia dago”... [+]


Eguneraketa berriak daude