Fronte Nazionala

Hondamendia zena normalizatu da

  • Zundaketek informazio kuantitatiboa ematen badute, ez dute elementu kualitatiborik salatzen. Frantziako lehendakaritzako hauteskunde hauetan omnipresente diren zundaketen arabera Marine Le Pen izanen da bigarren itzuliko galtzailea. Xenofobiari emandako erantzuna, parte-hartzea, Emmanuel Macronen erakargarritasuna, sistema politikoaren sinesgarritasuna... Hainbat elementuk determinatuko dute galtzea porrota ala zaplaztekoa izanen den.

Jenofa Berhokoirigoin @Jenofa_B
2017ko maiatzaren 02a

Komunikabideek eta zundaketek asmaturiko eta parte batean eraikirikoa atera zen Frantziako presidentzialetarako lehen itzulitik. Marine Le Penen garaipena behin eta berriz errepikaturik, gehienek zuten haien irudimenean Fronte Nazionalaren (FN) bigarren itzulirako urratsa. “Bigarren itzulian oztopatzeko, parean nor hobe?” ala “zein da gutxien okerrena?” izan ziren anitzen galdera estrategikoak, vote utile delakoa. Komunikabideak eta zundaketak entzunez gero, parean daukan Emmanuel Macron izanen da Frantziako presidente berria maiatzaren 7ko gauean. Lehen zundaketen arabera, botoen %60 eskuratuko luke bere burua ez ezkerreko ez eskuineko daukan hautagai liberalak. Sorpresa txarrik ez ukaiteko merezi du ordea, zifren atzean dagoen errealitateari begiratzeak.

FN normalizaturik

Komunikabideek eta zundaketek eskuz esku egin lanak ekarri du FNren garaipenaren normalizazioa. 2017ko apirilaren 23an ez da egon 2002ko apirilaren 21eko beldurra ez eta kexua. Behin eta berriz errepikaturiko emaitzaren gauzapena irentsi dute herritarrek, daukan zapore txarrari kasurik egin gabe. Ohitzen hasiak direlako. Oroit gara, 2002an lortu zuela lehen aldiz, Jean-Marie Le Penek bigarren itzulirako txartela, parean zuela eskuineko Jacques Chirac. Egiari zor, sorpresa, baina komunikabideek segurtasun-gabezia gaiari eman garrantziari so eginez gero, aurreikusi zitekeena. Aldi honetako lehen itzuliaren biharamunean ez da egon eskuin muturraren mehatxuak akuilatu mobilizaziorik; ez da egon orduan bezain beste FN oztopatzeko

Ez da Ipar Euskal Herrian FNren aldekorik egon ez den herririk
 

behar gorriaren mezurik. Etsenplu argiena botoen %19,6 bildu duen ezkerreko Jean-Luc Mélenchonek eskuin muturra oztopatzera ez deitu izana. 2002ko lehen itzuliaren biharamunean, izan ezkerreko ala eskuineko, esanguratsuak izan ziren komunikabideen lehen orriak: “Non” Libération-ek, “La bombe Le Pen”, France Soir-ek, “Les leçons d’un désastre”, Le Nouvel Observateur-ek... Halakorik ez aldi honetan; L’Humanité-k izan ezik, gehienek lehenetsi dute mezu informatibo hutsa, arras gustuko duten Macronen aurpegia jarriz lehen orrian. Ez da gehiago ohartarazten FNk dakarren xenofobia. Bigarren itzulian Jacques Chirac atera zen garaile, Jean-Marie Le Pen urrun gelditu zelarik botoen %17,5arekin. Hori erranik ere, berdina gertatuko dela pentsa daiteke.

Porrota ala zaplaztekoa?

Nahiz eta kalean xenofobiaren aurkako mezurik ez zabaldu, aurreikusi daiteke botoaren bidez entzunaraziko dutela. Baina garrantzizko galdera da jakitea porrota ala gaitzeko porrota bilduko duen Le Penek. Eskuin-muturreko hautagaiarentzat porrota eta zaplaztekoa ez delako berdina. %20 ez delako %40. Gerora, benetako garaipenerako bidea irekiagoa luke porrotarekin, baina, hein berean geldituko litzateke zaplaztekoarekin, hots, azkar baina hozka bat ezin pasaz. “Denak dira berdinak” sentimendua edota Macronek irudikatzen duen finantza munduaren errefusa kontuan harturik, Le Pen blokeatzeko pausoa emanen al dute eskuin-muturra nahi ez duten bozkatzaile guztiek maiatzaren 7an? Batez ere, Macronen garaipen argiaren mezua hamabost egunez entzun ondoren. Ala, “dena dela Le Pen ez da pasako, nireak ez du deus aldatuko” ideia lehenetsiko dute. Abstentzionismoaren heinak ukanen du eragina.

Ipar Euskal Herrian beti gora

Alta, emaitzak hor dira, eskuin-muturra indartsu da, aurrekoetan baino indartsuago. Eskuin-muturreko diskurtsoarekin aritu diren François Fillonen (%20,01) eta beste hautagai ezezagunagoen bozkatzaileak ere hor dira. Bost bozkatzaileetarik bat bereganatu duen Fillonek Macron bozkatzera deitu arren, ez dute bere aldeko guztiek behatuko (Gay eta lesbianen ezkontzaren aurka osatu Sens Commun mugimenduak sostengua erakutsi zion Filloni, bigarren itzulirako ordea ez du bat egin Le Pen oztopatzeko deiarekin). 7,7 milioi boz bildu ditu Le Penek, 1,2 milioi gehiago eskuratuz bost urtetan.
    Ipar Euskal Herrian laugarren indar atera izanak ez du erran nahi indartuz ez doanik. Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako botoen %12,10 bildu ditu, orotara 21.738 boto. Duela bost urte baino 2.271 boto gehiago. 2012an zuen zinezko emendioa egin, bikoituz  bere indarra. Izan mendi aldeko herrixka ala kostaldeko hiri, bozkatzaile berriak konbentzitzen segitzen du. Adibidez, Bankan 24tik 28ra pasaz, Ezpeize-Ündüreinen 37tik 48ra, Maulen 150tik 160ra, Donibane Lohizunen 892tik 961era, Baionan 2.485tik 3.068era. Ez da FNren aldekorik egon ez den herririk. Botoak galdu dituen herriak ere badira (Ziburu, Baigorri, Atharratze…), baina orokorki gora doa FN Ipar Euskal Herrian.

Langileria klasea

Anitzek ez dute haien ordezkari ikusten Macron, finantza mundua irudikatzen duen hautagaia, businessmen/womanen eta komunikabide handien laguna. “Sistemaren hautagai”-tzat jotzen du Le Penek eta hala denik ezin uka. Kategoria sozio-profesionalen araberako mapa bi hautagai horien botoen maparekin alderatuz gero, kasik elkarren gainean ezarri daitezke: klase

“Eliteen sistemaren”, “terrorismo islamistaren” eta “mundializazio basatiaren” aurkako mezuak dira
Le Penen armak

ertain-altukoen kokagunean nagusitzen da Macron, Le Pen haatik langileriaren kokagunean. “Errepublikak ahantzirikoei” zuzentzen zaie Le Pen, sentimendu hori dutenen arreta ederki lortuz eta kalifikatzaile horren barnean sentiaraziz geroz eta gehiago jende. Langileria du gutxienik konbentzitzen Macronek. Ipar Euskal Herriari doakionez, fenomeno hori ez da baieztatzen: Mélenchon gailendu zaio Le Peni, botoen %19,19 lortuz. Langileria klase azkarreko Maule hirian adibidez, lehen indar atera da, %26,46 lorturik, eta Bokalen berdin, %29,48 eginez.

Kolonia ohietan lehen

Ahantziak izanaren sentimendu bera dute DOM-TOM haraindiko departamendu eta lurralde izendaturiko Frantziako kolonia ohietan. Botoen %21,9 lorturik, lehen aldiz boto gehien bildu duena da FN. Abstentzioa izan da sentimendu honen isla, %53 ez da bozkatzera joan eta horrek ahalbidetu du Le Penen garaipena. Bost urtetan, bikoiztu baino gehiago ditu emaitzak. Inguruko uharteetatik etorri etorkinei erantzun behar dion Mayotten %2,8tik %27,3era igo da bost urtetan FNren emaitza!

Ateak hestearen mezuak lilura sortzen du Frantzian bezainbat DOM-TOM batzuetan. “Eliteen sistemaren”, “terrorismo islamistaren” eta “mundializazio basatiaren” aurkako mezuak ditu arma gisa Le Penek. Dakielako gai horietan Macronek kontraeraso eraginkor bat entzunarazteko ahultasuna duela. 


2017ko Frantziako hauteskunde presidentzialak kanaletik interesatuko zaizu...
2017-08-01 | Moha Gerehou
Eskuin muturraren gorakadaren aurrean geratzen zaiguna

"Gerrarte" sasoian, Frantziako Estatuko hauteskundeen lehenengo eta bigarren itzuliaren artean alegia, fenomeno interesgarri baten lekuko izan ginen, garbi islatzen duena Europan eskuin muturrak bizi duen egoera eta horren aurrean gainerako indar politikoek duten papera, bereziki ezkerrak.


Ezkerra bidegurutzean

Azken hamarkadetan ezkerraren barruan gertatzen ari dena “iraultzailea” da. Bere baitan topa dezakegun perfil soziologikoen arteko aurkakotasuna oso nabarmena da. Alde batetik, balio posmaterialistetan –labur esanda: feminismoa, ekologismoa, arrazakeriaren aurkakoa eta abar– oinarritzen den taldea dugu, gehienetan klase ertainetan kokatzen dena eta egoera sozioekonomiko eta ongizate altua duena. Bestetik, globalizazioaren galtzaileak ditugu, jende prekarioa, askotan... [+]


2017-05-21 | Itxaro Borda
Zapatak

Iragan astean, mendiko zapata berriak erosi ditut, izendatuko ez dudan kostalde oparo honetako kirol denda batean. Ez naiz alpinista, ez naiz itsuki gailurren lehian dabilen horietarik ere, maldetan gora eta behera ibiltzea maite duen hiritar hutsa baino: gustatzen zait hatsak nola urratzen dizkidan birikak, demagun Larrunen hondar malkarretan ernatzen naizenean. Iparla, Okabe eta Ehüjarre erantsiz osatzen dut nire tontor lauko kuttuna.

Zapata onak behar ditut, hala ere. 2007an eskuratu... [+]


2017-05-14 | Mikel Asurmendi
Macron presidente: promesak egia bihurtuko balira

Emmanuel Macron da Frantziako presidente berria, hautesleen bozen %65,5 jasota. Marine Le Penek, berriz, %34,2 boz bildu ditu. Macronek 20,7 milioi herritar inguratu ditu eta Le Penek 11. Sei milioi hautesle abstenitu dira.


Ipar Euskal Herrian Macron garaile, alde handiagoarekin

Ipar Euskal Herrian ere atera da garaile Emmanuel Macron, botoen %76,52 lorturik. Abstentzioak, baliogabeko botoek eta boto zuriek ere presentzia handia ukan dute, orokorki, aurreko hauteskundeetan eta zehazkiago, lehen aldiz Le Pen bigarren itzulian kokatu zen 2002 urtean baino askoz handiagoa.


2017-05-14 | Juan Mari Arregi
Zeini ematen dio boza langile klaseak?

Zergatik irabazi dute eskuinak eta ultraeskuinak Frantzian? Hori ere garbi dago. Frantziar ezkerrak, europarra bezain zatitua, bide eman du azken urteetan egoera hori gerta dadin.


2017-05-14 | Asier Blas
Bost urteko su-eten konplikatua

Artikulu hau idatzi dudan unean oraindik ez da Frantziako hauteskunde presidentzialen bigarren itzulia izan. Halere, inkesten arabera, Emmanuel Macronek Frantziako presidente berria izan beharko luke. Bruselan pozik egongo dira urteko bigarren match point-a salbatu dutelako. Herbehereetako kasuan bezala, bakar-jokoan tranpak eginez bada ere, europar teknokraten bulegoetan arnasa berreskuratzen laguntzen dien haize ufada bat sentitzen arituko dira orain.

Macron Frantziarako Matteo Renziren... [+]


Ipar Euskal Herrian Macron garaile, alde handiagoarekin

Ipar Euskal Herrian ere atera da garaile Emmanuel Macron, botoen %76,52 lorturik. Abstentzioak, baliogabeko botoek eta boto zuriek ere presentzia handia ukan dute, orokorki, aurreko hauteskundeetan eta zehazkiago, lehen aldiz Le Pen bigarren itzulian kokatu zen 2002 urtean baino askoz handiagoa.


Ezkerra bidegurutzean

Azken hamarkadetan ezkerraren barruan gertatzen ari dena "iraultzailea" da. Honen barruan topa dezakegun perfil soziologikoen arteko aurkakotasuna oso nabarmena da.


2017-05-08 | Jakes Bortairu
Nehoiz ez ikusia

Emanuel Macron Frantziako V. Errepublikako zortzigarren presidentea atera da bigarren itzulitik. Haatik, ezustez beteriko ziklo elektorala ez da horretan bukatzen.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude