Frida Kahlo Barbie bihurtu dute: ikono feminista desitxuratzeak artistaren familia haserretu du

  • Mattel panpin-enpresak Frida Kahlo artista mexikarraren Barbie bat merkaturatu du martxoaren 8arekin lotuta. Produktuak zeresana eman du, besteak beste, Kahloren familiari ez diotelako lehenago jakinarazi.


2018ko martxoaren 13an - 10:19
Frida Kahlo Barbie bihurtu du Mattel-ek.

Emakume estereotipatuaren adibide perfektua da Barbie panpina: fisikoki ezinezkoak diren neurriak dauzka –ikerketa batek erakutsi zuen benetan horrelako gorputzik balego, lepoa eta orkatilak puskatuko litzaizkiokeela–, beti modako arroparekin janzten da eta harreman hetero bat dauka Ken-ekin.

Baina garaiak aldatzen dira eta produktuak egokitu behar du. XX. mendearen amaieran Barbie-k utzi zion azal zuria eta ile horia bakarrik luzitzeari eta mundu osoko pertsonen kolore eta itxurak hartu zituen; Ken-ekin zuen harremana ere moztu zuen... emakume estereotipatua izateari utzi gabe.

Azken urteetan berriz, feminismoek gizartean eragin dituzten aldaketekin, erosle berrien mundu-ikuskerara egokitzeko beharra ikusi du antza panpinaren atzean dagoen Mattel enpresak, izan ere, martxoaren 8rako "Inspiring Women" saila merkaturatu du, historiak gogoratuko dituen zenbait emakumetan oinarritutako Barbie-ak alegia.

Amelia Earhart (Atlantikoa eta Ozeano Barea hegazkinez gurutzatu zituen lehen emakumea), Katherine Johnson (NASAren urrezko garaian AEBetako programa espazialean aritu zen matematikaria) eta Frida Kahlo artista eta ikono feminista dira panpin berrien inspiratzaileak.

Problema: Kahloren familiak ez duela horretarako baimenik eman. Hala adierazi zuen joan den ostegunean, berri-agentzietara bidalitako ohar baten bidez, gogora ekarriz Mara Romeo (Kahloren biloba) dela artistaren irudi-eskubideen jabea.

Nolatan merkaturatu du Mattel-ek panpina orduan? Frida Kahlo Corporation enpresarekin tratua eginda. 2005ean sortu zen negozio hori eta Miamin du egoitza. Eta Mexikoko prentsak argitaratu duenez, Isolda Pinedo artistaren ilobak eman zien haren irudia esplotatzeko eskubidea. Baina iazko irailean, Mara Romeok eta haren alabak korporazioarekin zuten kontratua eten zuten, nahiz eta, bistan denez, enpresak ez dien jaramonik egin.

Kahloren irudiaren erabilera-eskubideak gorabehera, bati baino gehiagori arreta deitu diote Mattelek merkaturatutako panpinaren ezaugarriek: batetik, Kahloren bereizgarria den bekain bakarra kendu diote, ondo bereizitako bi bekain jarriz; bestetik, istripua eduki aurreko Kahlo izan behar du panpinak, ez baitiote jarri 1925etik aurrera erabili behar izan zituen gerruntzerik; azkenik, azal kolore zuri samarra dauka. Eta ez da ahaztu behar artistaren pentsamoldea ere: komunista zela kontuan izanda, onartuko ote zuen mota honetako komertzializaziorik?

Sare sozialetan behintzat iruzkin ugari probokatu ditu panpinak, tartean artistaren biopic-ean Kahlo antzeztu zuen Salma Hayek aktorearena: "Ezin dut sinetsi Barbie bat egin dutenik gure Fridatxorekin, zeina ez zen inoiz saiatu inoren antza edukitzen eta zeinak beti ospatu zuen bere originaltasuna".

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Gorputz hotsak
"Filmak ez daude gorrentzat eginda; euskara ez dakitenentzat eginda daude"

Jende askorekin eta elkarrizketaz inguratuta dagoenean isil-isilik edo ohi baino isilago egoten da Irati Erauskin (Hondarribia, Gipuzkoa, 1996). Horregatik, “oso irekia” den arren lotsatia dela uste dute batzuek. Entzumen urritasuna dauka, eta batzuetan “oso... [+]


Zapi morea

Andre zahar dotorea senarraren besotik zihoan gurutzatu ginenean. Bistaz ezaguna, oker samar zegoela ikusi nuen, adinaren ajeak. Benetako señora eibartarra: perlazko lepokoa; ilea kardatuta harro-harro, ostirala izanda, ile-apaindegian goizean egon zela ezagun zuen. Gure... [+]


“Denbora deskolonizatzea metatze kapitalistari uko egitea da”

Adriana Guzmán Arroyo herri-hezitzaile aymara eta Boliviako feminismo komunitario antipatriarkaleko erreferentearekin batu eta kolonialismoa, arrazismoa, estraktibismoa, nahitaezko heterosexualitatea, familia, komunitatea, Estatua eta pribilegioak izan ditugu mintzagai,... [+]


2024-03-17 | Diana Franco
Teknologia
Zirkuitua hackeatu

Martxoaren 8a dela eta, berri eta iritzi ezberdinak irakurri ditut. Berdintasunerako bidean lan handia egiten ari da gure gizartea, eta publikoki berdintasunerako bidean feminismoa onartua den borroka bada ere, gizarteko mikrokosmosetara jaisterakoan, bada oraindik berdintasuna... [+]


Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]


Eguneraketa berriak daude