argia.eus
INPRIMATU
Frédérique Cambreling: “Chillida-Leku harparentzako leku ezinobea da harria eta egurrari esker”

2007ko abuztuaren 13a

"Harpa-jole batentzat ohore handia da Nicanor Zabaleta donostiarra omentzea. Nicanor Zabaleta XX. mendeko harpa-jole handia zen, munduko ezagunena (...) Zabaleta artista esanguratsua da mundu osoan, batez ere, harpa munduan. Izan ere, nazioarteko orkestra ezagunenetan jo zuen (...) Kontzertuari amaiera emateko (Musika Hamabostaldiaren barruan Chillida-Lekuko zikloari hasiera emango dion kontzertua) Guridiren Viejo zortzico joko dut. Zabaletak askotan jotzen zuen obra bat da, eta modu batean, Euskal Herriari egiten diodan omenaldi partikularra da".  (2007-08-12)