Frederik Haranburu 'Xistor' preso politikoari baldintzapeko askatasuna ukatu diote

  • 25 urte espetxean daramatzan Frederik Haranburu 'Xistor' preso politikoari baldintzapeko askatasuna ukatu diote epaile frantsesek. ETAren Argala komandoan aritu izanagatik 1990an atxilotu eta 1997an bizi osorako kondenatua, kaleratu ezinezko 18 urteko segurtasun epearekin, 2011ean eskatu zuen baldintzapean irteteko eskubidea, orain Parisko Apelazio Ganbarak ukatu diona.


2015eko abuztuaren 07an - 10:28
Frederik Haranburu 'Xistor' Lannemezanen dago preso. (Argazkia: Xistor Askatu komitea)

Haren alaba Joanak kontatu duenez Xistorren aldeko komitearen blogean, Haranburuk osasun arazo larriak jasan ditu bere espetxealdian, nahiz eta gaur ez dagoen gaixo larrien zerrendan. Belaunetan arazo handiak dauzka, operazio bat eskatzen dutenak. Azken urteok Okzitaniako Lannemezaneko segurtasun handiko presondegian daramatza.

Joan den martxoan bere alde mobilizatutako lagunei idatzitako gutun batean Xistorrek kontatu ditu militantzia politikora bultzatu duten zenbait pasarte: "Gogoratzen hasita, ez dauzkat ahantzirik Guardia Zibilak Arabako Legution 1973an egin zizkidan torturak. Inor ez zuten atxilotu tortura haien ondorioz (eta, gure artean esateko, oraindik harro nago horretaz!). Caudilloaren errejimenaren pean garai hartan euskal probintziak salbuespen egoeran zeuden eta ni Gasteizen bizi nintzen. Beranduago, 1986an, GALen atentatu baten biktima izan nintzen, 9mmko 4 bala jaso nituen (interesik balu, kontatzen ahal dizuet nola gertatu zen eta baita ere zerbatik egiten zidaten tiro ni ezezaguna izanik ez nintzenean atentatuaren jomuga)".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude