Aita santu berria Argentinako diktadurako krimenekin erlazionatu dute

  • Frantzisko I aita santu berria Argentinako diktaduran izandako hainbat gertakarirekin erlazionatu izan dute. Besteak beste, lapurtutako umeen auzian, ESMA ezkutuko atxiloketa eta tortura gunean eta auzo txiroetan laguntzen zuten apaizen bahiketan zerikusia izan zuela diote biktima batzuek.


2013ko martxoaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Frantzisko I Aita Santu izendatzerakoan (Argazkia:alsurinforma.com)

Aukeratu eta berehala, hedabideek Frantzisko Iaren profila eskaini dute. Bizimodu apaleko eta sozialki konprometitutako pertsona dela nabarmendu dute. Hala ere, ahots kritikoak ere agertu dira, Argentinako diktadurarekin lotzen duen iragan iluna duela salatu baitute.

Jorge Mario Bergoglio, 1973 eta 1979 artean jesuiten buruzagi probintziala izan zen Argentinan, eta diktadura aroko (1976-1982) hiru urtetan Jesusen Konpainiak herrialdean zuen ordezkari nagusia izatera ailegatu zen.

Auzo txiroetan gizarte lana egiteagatik bahitu zituzten bi jesuitari babesa kendu izana leporatzen diote. Apaizetako batek, Orlando Yoriok, salatu zuen haien ideologiarengatik ez zutela jaso laguntzarik. Bergogliok bere biografian erantzun zion “eskura zituen baliabideak kontuan hartuta”, ahal izan zuen guztia egin zuela.

Bahitutako umeen auzian eta ESMA ezkutuko atxiloketa eta tortura gunearen auzian ere deklaratu behar izan zuen.

Botere militarraren “laguna” eta “elizaren saiakuntza berritzaile guztien kontrako” izan dela nabarmendu zuen bere garaian Fortunato Mallimacci soziologo argentinarrak. Frantzisko Iaren aldekoek, berriz, salatu dute frogatu gabeko akusazioak egiten dizkiotela eta, are gehiago, diktadura garaian disidente askori lagundu ziola alde egiten.

Bestalde, Bergoglio denentzako ezkontzaren aurka agertu izan da, batez ere, Cristina Fernandezen Gobernuak Argentinan indarrean jarri zuenean. Frantzisko Iaren ustez “ez da borroka politiko bat, Satanasen 'mobida' Jaungoikoaren plana suntsitzeko baizik”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eliza Katolikoa
Zamorako apaiz kartzelako ihesa Santiago Carrillo buruzagi komunistak zapuztu zuen, lekuko baten arabera

1971n hainbat euskal abadek Zamorako espetxe hartatik ihes egiteko plana bertan behera geratu zen, poliziek tunela deskubritu ondoren. Nicanor Acosta abade-ohi komunistak Apaiz Kartzela dokumentaleko egileei elkarrizketa batean esan zien Santiago Carrillo izan zela salatzailea:... [+]


2024-03-08 | ARGIA
Espainiako Eliza Katolikoak 1.000tik gora pederastia kasu aitortu ditu

Espainiako Eliza Katolikoak onartu du adingabeei egindako 1.057 sexu-gehiegikeria gertatu direla Elizan. Urteetan abusuak gertatu izana ukatu du edo kasuei garrantzia kendu die. Duela gutxira arte, Espainian salaketa gutxi zeudela edo salaketarik ez zegoela defendatu du Elizak... [+]


Juan Maria Uriarte hil da, Donostiako gotzain emeritua

Espainiako Gobernuaren eta ETAren arteko negoziazioetan parte hartu izan zuen hainbat urtez Donostiako gotzain izandako Juan Maria Uriartek. Larunbatean zendu zen Basaurin.


2024-01-14 | Reyes Ilintxeta
Jose Mari Esparza. Ideia trafikatzailea
"Borrokaren beharra transmititu nahi dut, zerbait berria sortuko da, beti sortu da"

Jose Mari Esparza idazle, editore eta ekintzaile menderaezinak bere lanerako txokoan hartu gaitu, Altaffaylla Kultur Elkartea eta Txalaparta argitaletxearen sorlekuan, liburuz inguraturik. Gaztetan 20 urtez aritu zen Luzuriagaren Tafallako fabrikan lanean eta orain berriki... [+]


Elizak matrikulatu gabeko 3.000 ondasunen jatorria ikertu nahi du Nafarroako Gobernuak

Ondasunak identifikatu ostean, erreklamazio eta berreskuratze prozesua hasiko du aurten, eta udalerriei laguntza eta babesa eskaintzeko bulegoa sortuko dute.


Eguneraketa berriak daude